Pazko Asteak euria eta tenperatura jaitsiera ekarriko dizkigu
Pazko Asteari ekin eta berehala, bertan behera geratuko da Aste Santuan nagusitu den giro atsegina, EITB Mediako Meteorologia zerbitzuak eta Euskalmet agentziak egindako iragarpenaren arabera.
Astelehenean ahuldutako fronte batek hodeiak eta euri arina ekarriko dizkigu. Hala, goizean goizetik hodei dezente agertu dira, eta baliteke han-hemenka euri apur bat egitea, batez ere isurialde atlantikoan. Lurraldearen hegoaldean (Nafarroa erdialdea, eta hegoaldean eta Arabar Errioxan) tantaren bat bota badezake ere, oro har, ateri eutsiko dio eta tarteka eguzkia ikusi ahalko dugu. Eguerdi aldera mendebaldeko haizeak iparraldera egingo du, eta arratsaldean indartu egingo da, haizeguneetan bolada gogorrekin. Horren ondorioz, tenperatura maximoek nabarmen egingo dute behera eta 15-16 ºC-ren bueltan geratuko dira.
Asteartean giro bustia eta freskoagoa izango dugu; termometroek ez dituzte 13 ºC-ak gaindituko. Hodei dezente agertuko dira eta zaparradak botako ditu, tarteka mardulak, batez ere isurialde atlantikoan. Bezperan ez bezala, denean egingo du euria. Ekaitzak ere jo dezake, bereziki egunaren bigarren partean. Ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da eta tenperatura are gehiago jaitsiko da: Baionan, Bilbon eta Donostian 13 ºC-ren bueltan ibiliko dira maximoak eta Iruñean eta Gasteizen, 10-12 ºC inguru. Elur maila 1.000 metrora jaitsiko da egunaren amaieran.
Asteazkenean ildo beretik jarraituko du aroak. Hodeiak izango dira nagusi eta aldizka zaparrak botako ditu, sarriago eta ugariago isurialde atlantikoan. Gainera, egunaren lehen partean bereziki, zaparradak trumoitsuak izan daitezke. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka zakar, eta tenperaturan ez da gorabehera handirik izango.
Joeraren arabera, ostegunaren lehen partean giro ilunarekin jarraituko dugu, baina arratsalderako hobera egitea espero da. Tenperaturek gora egingo dute, haize aldaketarekin batera (ekialdera egingo du).
Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.