A-15 errepidea bi noranzkoetan itxiko dute apirilaren 20tik 21erako gauean, Belabietako tunela berritzeko
A-15 errepidea itxi egingo dute apirilaren 20tik 21erako gauean, Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunetik, eta Iruñerako noranzkoan, Sorabillakotik, Belabietako tunelean egiten ari diren obren ondorioz.
Egin beharreko lanen artean, tunelaren segurtasun-instalazioetarako kontrol-sistema berria instalatzea dago. Horretarako, zirkulazioa erabat eten beharko da bi noranzkoetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak astearte honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Autobia bi noranzkoetan itxiko dute apirilaren 20ko 22:00etatik apirilaren 21eko 06:00etara.
Andoainerako noranzkoan, etena dela eta, A-15eko erabiltzaileek beste ibilbide batzuk hartu beharko dituzte. Nafarroatik Gipuzkoarako ibilbide luzeetarako, gomendatu dute N-I errepidea erabiltzea Altsasuraino, eta Irurtzunen A-10 errepidea (Sakanako autobia) hartzea .
Berastegi, Elduain edo Berrobirako, esaterako, A-15 autobideko erabiltzaileek Berastegiko loturan biratu ahal izango dute, eta GI-2130 errepidetik (Tolosatik Leitzarako bidea) jarraitu helmugara arte.
Gipuzkoatik Nafarroarako ibilbide luzeetarako, Iruñerako noranzkoan izango den etenaren ondorioz, A-15 errepidearen erabiltzaileek N-Ietik jarraitu beharko dute, Gasteizerako noranzkoan, Altsasuraino, eta A-10etik (Sakanako Autobidea) jarraitu, Irurtzunera arte.
Lekunberri edo Leitza helmuga duten ibilgailuek GI-2135 errepidea (Tolosatik Lekunberrirako errepidea) erabili ahal izango dute Tolosatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda