Gora egin du Aste Santuan ibilgailuen kopuruak Euskadin, pandemia aurreko datuekin alderatuta
Aste Santuan euskal errepide sarean izan den ibilgailu kopuruak gora egin du nabarmen pandemia hasi aurretik erregistratutako datuekin alderatuta. Igoerarik handiena EAEko hiriburuetan izan da, 2019an baino % 7,5 gehiago izan baitira erregistratutako joan-etorriak.
Alabaina, bi pertsona hil dira jaiegunetan. Apirilaren 14an, motor-gidari bat hil zen Bilbon, eta tartean ez zen beste ibilgailurik izan. Apirilaren 15ean, berriz, gurpildun aulkian zihoan gizon bat harrapatu zuen auto batek Ibarran (Gipuzkoa). Bi istripuak herri barruan gertatu zirenez, ez zituzten Aste Santuko operazio bereziarekin lotu. Gainera, aurreko asteburuan, lau pertsona hil ziren Baionan (Lapurdi) izandako auto istripu batean.
Datuak argiak dira. Euskadira sartzeko 515.000 desplazamendu izan dira, eta beste hainbeste irteteko. 2019an, berriz, 509.000 izan ziren; beraz, pandemia aurretik baino % 1,2 gehiago izan dira. Biriatun, orain dela hiru urte baino joan-etorri gehiago izan dira; % 2 gehiago, hain zuzen.
Sonia Diaz de Corcuera Trafiko zuzendariaren esanetan, mugikortasunak pandemia aurreko mailak gainditu dituen arren, nabarmen egin du behera istripuen kopuruak. Aurten, apirilaren 13tik 18ra bitartean, guztira 55 istripu erregistratu dituzte (horietako 16 biktimadunak), bi pertsona hil eta 2 larri zauritu dira. Horrek esan nahi du istripuen tasak % 37 egin duela behera 2019ko datuekin alderatuta, urte horretan 87 istripu gertatu, eta bi pertsona hil eta 7 larri zauritu baitziren.
Trafiko-fluxurik handienak ohiko puntuetan erregistratu dira, eta dentsitateak 2019koen oso antzekoak izan dira. Araban, ostegunean eta ostiralean, 7 kilometrorainoko ilarak (2019koen antzera) sortu ziren Armiñongo lotunean. Itzuleran zertxobait aurrerago izan ziren gorabeherak, A-1eko 346 kilometro-puntuan, Gasteizen, Irunerako noranzkoan, 5 kilometrorainoko ilarak sortu baitziren istripu baten ondorioz.
Bizkaian, arazorik handienak apirilaren 14an, ostegunean, izan ziren A-8an, Muskiz eta Barakaldo artean eta Kantabriarako noranzkoan. Puntu horretan, 15 kilometrorainoko ilarak sortu ziren. Itzulera operazioan, astelehenean A-8an auto batek matxura izan zuen Muskizen, Irunerako noranzkoan, eta 4 kilometrorainoko ilarak sortu ziren, Kantabriako mugara artekoak.
Gipuzkoan, azkenik, 9 kilometrorainoko ilarak sortu ziren aurreko asteazkenean eta ostegunean, irteera operazioaren eta Frantzia aldeko polizia-kontrolen ondorioz (2019an 8-10 kilometrokoak izan ziren). Bestalde, Pazko astelehena Frantzian ere jai izan denez, asteartean, apirilaren 19an, 17 kilometrorainoko kamioi-ilarak sortu ziren muga aldean. Pandemia aurretik ere, antzeko arazoak izaten ziren bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.