Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santi Mina Celtako aurrelariari 4 urteko espetxe-zigorra ezarri diote sexu-abusuengatik

Almeriako Auzitegiak futbolari galiziarra sexu-eraso delituagatik absolbitu du, eta haren laguna, David Goldar Eivissako futbolaria, edozein erantzukizunetik libratu du.
Santi Mina. Irudia: EITB Media
18:00 - 20:00
Lau urteko kartzela zigorra Santi Mina futbol jokalariari, neska bati sexu abusuak egiteagatik

Santi Mina Celtako aurrelariari lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote, emakume bati egindako sexu-abusuengatik. Erasoa Mojacarren (Almeria) gertatu zen, 2017ko ekainean.

Almeriako Auzitegiak futbolari galiziarra sexu-eraso delituagatik absolbitu du, eta haren laguna, David Goldar Eivissako futbolaria, edozein erantzukizunetik libratu du.

Santi Mina behin-behinean espetxera bidaltzea eskatuko du akusazio partikularrak. Bitartean, Celtak aurrelaria lehen taldeko entrenamenduetatik kanpo uztea erabaki du.

Fiskalak zortzi urteko espetxe-zigorra eskatzen zuen sexu-erasoa egotzita, eta akusazio partikularrak bederatzi urte eta erdikoa; baina sexu-abusuagatik zigortzea erabaki du epaimahaiak. Sententziak 500 metrora urruntzeko agindua ezarri dio datozen 12 urteetan, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta 50.000 euroko kalte-ordaina.

Bestalde, David Goldar Eivissako jokalaria absolbitu dute. Akusazio partikularrak soilik leporatzen zion sexu-erasoa; izan ere, Fiskaltzak ez du bere aurka egin auzian.

Epaiak frogatutzat jo du, 2017ko ekainaren 16an 04:30 aldera, Mina Mojacarreko diskoteka batetik gertu aparkatuta zegoen furgoneta batean sartu zela "galtzontzilloak bakarrik" jantzita. Ibilgailu barruan Goldar emakume batekin zegoen.

Furgonetara sartzean, bere laguna biktimarekin sexu-harremanean aurkitu zuen. Emakumea segituan eseri zen, eta bere gorputza estali zuen, Minak alde egiteko esperoan. Celtako aurrelariak, ordea, alde egin beharrean, "zerbait egin" beharko luketela esan zion biktimari "lizunkeriaz".

Emakumeak uko egin eta "aldez aurretik planifikatu" ote zuten galdetu zion Goldarri. Jarraian, Minak "ezustean" eraso egin zion, "toki estua aprobetxatuz". Sententziaren arabera, futbolariak irteera bakarra eragozten zion, eta emakumea "shock egoeran" zegoen.

Nahiz eta biktimak "baimenik ez" eman, abusuekin aurrera egitea nahi zuen, baina "sexu harremanarekin jarraitzeko indarkeria erabili" beharko zuela ikusita, bakean utzi zuen. "Barkamena" eskatu eta emakumea "antsietatek jota" joan zen.

Epaiak jakitera eman duenez, biktimak "antsietatea eta depresio larriak ditu, bere eguneroko bizitzaren kaltetan; gainera, gertakarien ondorioz estres kronikoa du".

Hala ere, akusatuen arteko "adostasun edo akordioa" zegoenik egiaztatu ez dela uste du auzitegiak, ezta Goldarrek Minaren jokabidean "parte hartu zuenik" ere.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X