Felix Zubia: "Transmisioa eteteko eraginkorragoak liratekeen txerto berriak espero dira udazkenerako"
Koronabirusaren pandemiak ez du oraingoz etenik eta kutsatzeek goraka jarraitzen dute. Zorionez, dena dela, transmisioaren igoera horrek ez du isla handiegirik ZIUetan, eta azken asteotako egoera antzekoa bizi dute gaixo larrienen unitateetan. Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitateko zerbitzuburua "itxaropentsu" agertu da gaur, gainera, Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan; izan ere, transmisioa eteteko eraginkorragoak izango diren txerto berriak espero dira udazkenerako.
80 urtetik gorakoetzako 4. dosiaren inguruko erabakia atzeratzea erabaki du, oraingoz, Espainiako Osasun Ministerioak, eta udazkenera itxarotea. Erabakia egokia iruditzen zaio Zubiari: "Erabakia egokia da, batez ere, berritasun bat badelako. Udazkenean txerto berriak izatea espero da. Gogoan badugu, koronabirusa 2019ko bukaera-bukaeran azaldu zen Txinan eta lehen txertoak 2020aren bukaeran agertu ziren, Txinako lehen birus horretan oinarriturik. Bitarte honetan, aldaera dexente izan dira eta, ikusi dugunez, aldaera berriak azaldu ahala, birusaren transmisioa eteteko gaitasuna galdu dute txerto horiek, gaixotasunaren larritasuna eragozteko, ospitaleratzeak eragozteko eta heriotzak eragozteko gaitasunik galdu ez arren. Hala, udazkenerako txerto berriak izatea espero da, erabat berriak eta aldaera berrietara egokitutakoak", azaldu du.
"Transmisoa eteteko gai izango ote diren? Ikusteko dago, borondate hori lukete, baina badakigu, agian, % 100ean ez dutela lortuko, baina oraingoak baino gehiago bai. Hori bai, aldaera berriak sortu ahala, litekeena da transmisioa eteteko gaitasun hori galtzen joatea", hausnartu du medikuak, eta iragarpen bat egitera ere ausartu da: "Oso zaila da aurreikuspenak egitea, baina une honetan gehienok inmunitatea garatu dugu, gaitza pasatzeagatik edo txertoaren bidez, ez gara jada 0tik abiatzen. Beraz, gero eta kasu larri gutxiago izango dira, baina adinekoek eta immunitate arazoak dituztenek txertatzen jarraitu beharko dute, eta osasun langileok ere bai".
Txertoak 80 urtetik gorakoen artean zein immunitate arazoak dituztenen artean eraginkortasuna azkarrago galtzen duela ikusita, etorkizunean, kolektibo horietan, gripearen aurrean erabiltzen den estrategiaren antzekoa erabiliko dela uste du Donostia Ospitaleko ZIUko buruak: "Honek badu antzekotasunik gripearekin. Hau da, gripea pasa duenak badu immunitatea, baina immunitate hori erdizkakoa da, eta aldaera berriak sortzen direnez, badakigu arrisku taldeek gripearen kontrako txertoa hartu beharra daukatela urtean behin. Honekin ikusiko dugu zenbatero, baina badirudi antzeko zerbaitera joango garela". Oraingoz, 6 hilabetean behin jartzen die Osakidetzak dosi berri bat kolektibo horiei.
Zure interesekoa izan daiteke
Mafiek Ceutako migratzaileekin trafikatzen dutela ohartarazi du Polizia Nazionalak
Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak koordinatuko du Espainiako Gobernuaren barruan Ceutako krisiak eragindako egoera.
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.
Lezoarrak kezkatuta daude Pasaiako portuko isuriekin eta neurriak eskatu dituzte
Azken sutearen ondorioz, leihoak ixteko deia egin diete agintariek. Horrelakoak eguneroko kontua direla salatzen dute eta elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Portuan lan egiten duten enpresek euren osasunaren kontura ateratzen dituztela etekinak diote eta agintariei neurriak hartzeko eskatu diete.
Riglosko sute handia kontrolpean dute, eta ebakuatuak etxera itzuli dira
Aragoiko Gobernuak babes zibileko gutxieneko mailara jaitsi du alerta azken ebakuatuak beren etxeetara itzuli ondoren, nahiz eta operatiboak lanean jarraitzen duen 14.500 hektareako perimetroa finkatzeko.
Sagardogileek sagar-bilketa aurreratu dute lehortearen ondorioz, eta aurtengo uzta % 30-35 txikiagoa izango dela aurreikusi dute
Uda lehorraren ondorioz, ekoizle batzuek uzta aurreratu dute, eta beste batzuek datozen egunetan ekingo diote bilketari. Kanpainaren emaitza irailean aurkeztuko dute Villabonako sagasti esperimentalean.
Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala
12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.
Txosnak "gune seguruak" izango dira Aste Nagusian erasoak jasaten dituztenentzat
Bilboko Konpartsek egunero txandak antolatuko dituzte erasoa jasan duten pertsonei arreta emateko, leku seguru batera laguntzeko eta, hala eskatuz gero, beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.
Ertzaintzak kontrolak egingo ditu Aste Nagusian, armak eta objektu arriskutsuak dituzten pertsonak sar ez daitezen
Operatibo berezi horren barruan, bideozaintza ezarriko da eraso sexistak prebenitzeko, patinete elektrikoen erabilera kontrolatuko da eta garbiketa-dispositibo bat zabalduko da.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Euria Urzainkiko sutea itzaltzen laguntzen ari da, baina ibilgailuen sarbidea zailtzen du
Baso-pistak ezin dira ibili, lurraren ezegonkortasuna areagotu eta elementuak erortzeko aukera baitago. Horrek arriskua areagotu du, eta bigarren mailako sute-guneak sortzeko probabilitatea handitu du.