ERRAUSTEGIAREN AURKAKO MARTXA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zubietako erraustegian erre diren hondakinen erdiak baino gehiago birziklagarriak zirela salatu dute

Erakundeen "isiltasuna" eta "gardentasun falta" ere salatu du Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Mugimenduak.
Gaurko manifestazioaren abiapuntua, Lasarten. Argazkia: Amaia Arostegi | EITB Media
Gaurko manifestazioaren abiapuntua, Lasarten. Argazkia: Amaia Arostegi | EITB Media

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Mugimenduak protesta martxa egin du Lasartetik Zubietako erraustegiraino larunbat honetan.

Zubietan erre diren hondakinen erdiak baino gehiago birziklagarriak zirela salatu dute eta horrez gain, erraustegiak sortzen duen kutsadura "egunetik egunera zabalduz" doala.

Erakundeen aldetik "isiltasuna" eta "gardentasun falta" sumatzen dutela ere esan dute, "informazio falta" dagoela eta erakundeek ematen duten informazioa "zalantzagarria" dela. Horren adibide, Arkaitzerrekako isuriaren auzia aipatu dute; errausketaren aurkako plataformaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez zuen ezer esango jendeak gertatu zenaz ohartarazi ez balu.

Duela gutxi labe bat apurtu dela ere esan dute, zaborra erretzen jarraitu dutela, baina ez duela energia sortzeko funtzioa egin, ez duela balorizatu, alegia.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carlos Uriagereka (Bizkaiko Baso Zerbitzua): “Suteen mehatxupean zegoen herri bat salbatzeko aukera izan dugu”

Bizkaitar profesional ugari izan dira Leongo Casasuertes herrian, astelehenetik Gaztela eta Leonen penintsulako ipar-mendebaldea kiskaltzen duten suteak itzaltzen laguntzen. Carlos Uriagereka, Bizkaiko Aldundiko Baso Zerbitzuaren buruak adierazi du gogorra izan dela, baina pozik itzuli direla Euskal Herrira, lortu dutelako suebakiak eginez sutea kontrolatu eta bizilagunak etxera itzultzea. 

Gehiago kargatu