Jaietan eraso matxistei aurre egiteko gida
Jaietan eraso matxistak ekiditeko gida bat egin du Emakundek, Eudelekin eta foru aldundiekin elkarlanean.
Eskuliburua udalei, ostalariei eta txosnei zuzenduta dago, eta eraso matxistak identifikatzeko, biktimen arretarako eta salaketa publikoa egiteko gakoak biltzen ditu, besteak beste.
Hona hemen gidaren puntu nagusiak, laburbilduta:
Eraso matxistak prebenitzeko funtsezko ideiak
• Jaiak guztiontzako espazioa dira, adin eta baldintza guztietako pertsonentzat, eta bermatu egin behar da guztiek berdintasunean eta indarkeriak gabe bizi dituztela.
• Erasoaren erantzukizuna erasotzailearena da.
• Alkoholak edo drogek jarrerak desinhibitzen dituzte, baina ez dituzte sortzen. Alkohola edo drogak kontsumitzeak ez du erasoa justifikatzen, ezta molestatzeko asmorik ez zuela esateak edo jaietan, desfaserako espazioa edo kontrola galtzen den espazioa izanik, denek egiten dutela argudiatzea ere.
• Emakumeek nahi duten moduan dute ongi pasatzeko eskubidea. Jaiez gozatzeko moduek, ezta haien jarrera edo egoerak ere, ez dute erasorik justifikatzen.
• Jaiak harreman berriak sortzeko espazioa dira, zalantzarik gabe, baina denek onartu behar dute harreman hori.
• Ezetz esatea, beti da ezetza! Beste era batera ere esan adieraz daiteke: Utz nazazu bakean!, Ez dut jarraitu nahi, Nire lagunengana itzuli nahi dut, Horrela ez!...
• Ezezkoa ahoz adieraz daiteke, baina baita gorputzaren bidez ere.
• Ez ezazu esan ez zenekiela, edo garbi ez zeneukala. Ezezkoa modu askotan adierazten da. Ez zaitez tematu.
Eraso matxistei arreta emateko funtsezko ideiak:
• Zerbitzuaz arduratuko den pertsona prestatuta egongo da erantzun egokia eta azkarra emateko.
• Telefono-zenbakia eta informazio-puntua aldez aurretik iragarriko dira, eta ziurtatu egin behar da taberna eta txosna guztiek dutela informazio hori.
• Argi eta garbi adieraziko da telefonoaren arreta-ordutegia, eta informazio- puntua irekita egongo den ordutegia.
• Zerbitzuaz arduratuko den pertsonak argi eta garbi jakin behar du zeintzuk diren erabil ditzakeen baliabideak, biktimari behar bezalako arreta emateko.
• Oso garrantzitsua da ziurtatzea zeregin horretan arituko diren pertsonek nahikoa ezagutza dutela kasu hauetan jarraibideak emateko.
Zer egin dezakegu jai-eremuetan indarkeria matxistari aurre egiteko?
• Ez erabili emakumeak umiliatu, kosifikatu edo umiltzen duen lengoaiarik. Berrikusi karteletako mezuak edo adierazi argi eta garbi lokalean ez direla portaera matxistak onartuko.
• Ez banalizatu sexu-indarkeria azalpenetan, txantxetan edo mezuetan. Halako mezuak zure mugikorrera heltzen badira, ez itzazu birbidali.
• Ez ezazu erasoa jasan duen emakumearen portaera edo egoera epaitu. Edonola ere, emakumea ez da erasoaren erruduna.
• Argi eta garbi mugatu zer den elkarren artean adostutako sexua izatea, edo nahiaren aurka egindako sexu-hurbilpena.
• Publikoki gaitzetsi esamolde matxistak eta emakumeentzako umiliagarriak diren txisteak erabiltzen dituzten pertsonen jokaera.
• Geldiarazi piropoz mozorrotutako erasoak, eskatu gabeko iritzia emateko askatasuna dutela uste dutenek egiten baitute.
Zer egin eraso matxista baten aurrean?
• Emakume bat arriskuan dagoela uste baduzu, galdetu laguntzarik behar duen, eta ez utzi bakarrik egoera horretan. Beharrezkoa dela uste baduzu, Udaltzaingoari, Ertzaintzari edo SOS Deiaki deitu.
• Argi eta garbi esaiozu erasotzaileari haren jokaeraren aurka zaudela.
• Lokal batean gertatzen baldin bada, musika itzali eta argiak piztu ditzakezu. Hala, lokalean daudenek jakin dezaten zer ari den gertatzen.
• Ez utzi bakarrik emakumea, hark hala eskatzen badizu edo zure laguntza behar duela uste baduzu.
• Galdetu ea arreta medikorik nahi duen, edo gertaera salatu nahi duen. Errespetatu beti bere erabakia.
• Emakume batek erasoa jasan duela esan eta laguntza eskatzen badizu, edo eraso bat gertatu dela baldin badakizu: Ez epaitu. Ez da baloraziorik egiteko unea, ezta egoera leuntzekoa ere. Ez ezazu haren hitza zalantzan jartzen duen galderarik egin: "Ziur zaude horrela gertatu dela?", "Ez zara ari esajeratzen?", "Zertan ari zinen erasoaren unean?", "Ez zenuen gaizki ulertuko?" "Gertuegi ari zinen dantzan!", "Nahi duzulako joan zara", etab.
• Ez ezazu behartu edo presionatu erasoa jasan duen emakumea: "Salatu egin behar duzu!", "Zer gertatu da?", "Nor izan da?"
• Ez ezazu bakarrik utzi.
• Ez ezazu erabakirik hartu haren baimenik gabe.
• Ez ezazu gertatutakoaren inguruko datu edo informaziorik zabaldu, erasoa jasan duen emakumeari nola eragin diezaiokeen pentsatu aurretik.
• Enpatia eta laguntza eskaini. Esaiozu ez dagoela justifika daitekeen erasorik, eta bera ez dela gertatutakoaren erantzulea: "Nola zaude?", "Zertan lagun zaitzaket?", "Ez duzu ezer txarrik egin".
• Lasai egon zaitez berarekin.
• Errespetatu haren denbora eta erabakiak.
• Saiatu bilatzen bere konfiantzako norbait, berarekin egon dadin. Ez baduzu inor aurkitzen, gelditu zaitez berarekin behar duen bezainbeste.
• Zerbitzuren bati deitu edo beste urrats bat eman baino lehen, galdetu iezaiozu.
Salaketa
• Erasoa jasan duen pertsonak erabakiko du beti zer egin behar den. Adinez nagusia bada, informazioa emango zaio, ongi dagoela eta etxera behar bezala iritsi dela ziurtatuko da; bere erabakia errespetatuko da.
• Unean bertan erabakitzen badu salaketarik ez jartzea, ez du esan nahi ez duela erasorik jasan edo erasoa ez dela larria izan. Esan nahi duena da hori dela uneko bere erabakia. Beranduago jarri dezake salaketa.
• Unean bertan ez salatzea erabakita ere, herritarrek erantzun dezakete eraso matxistaren aurka. Kasu horretan, beti babestuko da biktimaren intimitatea, eta erasoaren kausa orokorrak gogoraraziko dira, eraso matxistek kontrolerako duten funtzioa.
• Adin txikiko neskek ere paira ditzakete eraso matxistak, eta adin txikiko mutilak ere izan daitezke erasotzaileak. Kontu handiz aritu behar da egoera horietan, bataren zein bestearen identifikazioa babestuko da eta denen familiekin jarri beharko da harremanetan, beharrezkoa den laguntza emateko.
• Kasu horietan, garrantzitsua da adin txikikoen interes gorena defendatzea, Udalak erantzun publikorik ez egiteko baloratzea, eta hala gomendatzea beste eragileei. Gertaera sare sozialen bidez zabaldu baldin bada, adin txikiko horiei eta haien familiei arreta indartuko da, eta haien iritzia kontuan hartuko da erabakiak hartzerakoan, egoera ahalik eta hoberen kudeatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.