Albiste dira
Ikerketa EAEn eta Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sare sozialak eta ETBko albistegiak erabiltzen dituzte Hego Euskal Herriko gazteek informatuta egoteko

EAEko eta Nafarroako gazteek informatzeko erabiltzen dituzte bideak aztertu ditu Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak. Ikerketaren beste ondorioetako bat da unibertsitateko gazteek aldizkari lokalak erabiltzen dituztela inguruko berrien inguruan jakiteko.
Gazte batzuk mugikorrarekin. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia
Gazte batzuk mugikorrarekin. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Hego Euskal Herriko gazteek sare sozialak erabiltzen dituzte, batik bat, informatuta egoteko, eta bigarren aukera moduan telebista aukeratzen dute, ETB1 eta ETB2, hurrenez hurren. Hala ondorioztatu du Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako gazteen artean egindako ikerketa batek. 

Ikus-entzunezkoen kontsumoa, ohiturak eta gustoko formatuak zeintzuk diren ezagutzeko asmoz, informatuta egoteko zer bide erabiltzen duten galdetu diete 11 eta 23 urte bitarteko ia 1.500 gazteri. Ikerketa proiektua Applika+ programaren parte da, EHUk, EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak sustaturikoa.

Ikerketaren arabera, Bigarren Hezkuntzako gazteen artean Instagram sare soziala da nagusi, eta, atzetik dago TikTok. Unibertsitateko ikasleen kasuan, baina, emaitza bestelakoa da; izan ere, Twitter eta Instagram dira aukeratzen dituztenak, hurrenez hurren.

Zein bide erabiltzen dute Hego Euskal Herriko gazteek informatuta egoteko? Zein bide erabiltzen dute Hego Euskal Herriko gazteek informatuta egoteko?

Telebista erabiltzen dute gazteek informazioa eskuratzeko bigarrem aukera gisa. Hala, EITB da nagusi ikasleen artean. Gehiengoak ETB2 aukeratzen du, baina asko dira ETB1 hautatzen dutenak ere.

Eremu geografikoaren arabera, iturri desberdinak erabitzen dituzte, ikerketak nabarmendu duenez. Hala, norberaren auzo, herri edo hiriko berriak (tokikoak) unibertsitateko ikasleek egunkarietan eta aldizkari lokaletan jasotzen dituzte. Bigarren Hezkuntzakoen artean, baina, sare sozialak dira jaun eta jabe honetan ere, eta atzetik, telebista.

EAEn gertatzen denaz informatzeko, berriz, telebista erabiltzen dute bai Bigarren Hezkuntzako ikasleek zein unibertsitatekoek. Gauza bera gertatzen da Espainiako albisteen berri izateko. Nazioarteko albisteei dagokionez, berriz, Bigarren Hezkuntzakoek telebista aukeratzen dute, eta, aldiz, unibertsitateko ikasleek, sare sozialak.

Ukrainako gerraz galdetuta, gaiak interesa pizten diela baina, oro har, gutxi jarraitzen dituztela bertako albisteak aitortu dute. Sare sozialak erabiltzen dituzte horretarako, ia kasu guztietan. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X