BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zallan hainbat trenbide-pasagune kentzeko plana adostu dute erakundeek

Zallak Udalako datozen asteetan sinatuko du trenbide-pasaguneak kentzeko akordioa Espainiako Gobernuarekin, Adif eta URA erakundeekin. Kadagua ibaiak udalerri horretan gainezka egitea ekiditeko obrak ere aurreikusten ditu egitasmoak.
Pasa den astean 17 urteko neska bat hil zen trenbide pasagunea
Pasa den astean neska bat hil zen trenbide pasagunea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Zallan hainbat trenbide-pasagune kentzeko plana adostu dute Udalak, Espainiako Gobernuaren Garraio, Mugikortasun eta Hirigintza Agenda Ministerioak, Adif eta URA erakunde publikoek. Datozen asteetan sinatuko dute ituna.

Iragan maiatzaren 25ean 17 urteko neska bat hil zen Zallan, trenak harrapatuta. Herrian dauden 34 trenbide-pasaguneak kentzeko aldarrikapena ez da berria Zallan, baina pasa den asteko ezbeharrak lehendik ere bazegoen eskaria hauspotu du.

"Erakundeen elkarlanari esker, herritarren eskera historikoari erantzuna emateko gai izango gara", adierazi du Juanra Urkijo alkateak.

Udalak azaldu duenez, Asuncion Unibertsitatea-Aranguren trenbidea Santander-Bilbo linean sartzeko saihesbide bat egingo dute, Arangurengo geltokitik BI-3602 errepidearen eta egungo trenbidearen arteko bidegurutzeraino.  

Gauzak horrela, Arangurenen dauden pasonibel guztiak kendu egingo dituzte eta geralekua lekuz aldatuko dute.

Halaber, errepide bat eraikiko dute Santander-Bilbo trenbidearen ondoan, zirkulazioa bideratzeko.

Bestalde, erakundeek uholdeen aurkako neurriak hartzea ere adostu dute. Kadagua ibaiak sarritan egiten du gainezka udalerri horretan eta hori ekiditeko URA agentziak proiektu bat landuko du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X