Ingurugiroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Ingurumen Esparru Programa berria diseinatzen lagunduko dute alor desberdinetako 40 adituk

Sei lantaldetan antolatuta, udazkenera arte "proiektu eraldatzaileetarako ideia berritzaileetan" lan egingo dute. 2030ra arteko EAEko jasangarritasun-politika markatuko dituzte proposamen horiek.
Arantxa Tapia sailburua, Ingurumen Esparru Programaren aurkezpenean. EFE
Arantxa Tapia sailburua, Ingurumen Esparru Programaren aurkezpenean. EFE

Euskadiko Ingurumen Esparru Programa berriaren diseinuan elkarlanean arituko dira alor desberdinetako 40 aditu eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako, Jasangarritasunerako eta Ingurugirorako Saila. Programa horretan zehaztutako ardatzek 2030ra arte EAEko jasangarritasun-politikak markatuko dituzte.

Bihar ospatzekoa den Ingurugiroaren Nazioarteko Egunaren harira, apiriletik lanean diharduten aditu horien atariko ondorioetako batzuk kaleratu ditu Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez.

Itziar Alkorta EHUko uda-ikastaroetako zuzendariaren "Ingurugiroaren integrazioa beste politiketan" lantaldeak proposatu ditu, besteak beste, administrazioek egindako erosketak bateratzea, eta unibertsitateen, enpresen eta administrazioen arteko ezagutza partekatzeko tresna berriak garatzea.

Cristina Ortiz de Salido Osasun Saileko Osasun Programen arduraduna buru duen "Osasuna eta ingurugiroa" lantaldeak, berriz, unibertsitate eta formakuntza profesionaleko programak sustatu nahi ditu, edo herritarren osasuna larrialdi klimatikoarekin lotzen dituzten etorkizuneko agertokiak irudikatzea.

Hirugarren lantaldea "Jasangarritasun lehiakorra" da, eta Jorge Fernandez Orkestra-Lehiakortasunerako Euskadiko Institutuko kideak zuzentzen du. Ekonomia zirkularrean sakontzean dihardute, eta prozesuen berrikuntzan, ekologiaren ikuspuntutik.

Laugarren lantaldeak, "Eredu kontzientea eta kontsumo jasangarria" (Azurmendi taldeko Eneko Atxa sukaldaria, buru), irizpide jasangarrietan oinarritutako kontsumo-eredua bultzatu nahi du, ekoizpen ereduarekin lotuz.

Bestalde, enpresa eta proiektu jasangarriak babesteko euskal finantza-alorra bideratzea izango da "Finantzazio jasangarria" lantaldearen helburua (BRTA – Basque Research & Technology Allianceko Transferentzia arduraduna den Garbiñe Manterolarekin).

Seigarren eta azken lantaldea da "Monitorizazioa eta kudeaketa aurreratua". Maria Jose Sanz BC3-Basque Centre for Climate Changeko zuzendari zientzialariak zuzendutako talde honek indikadore egonkorretan oinarritutako erabakiak hartzeko eredu batean jarriko du arreta, helburuak modu partehartzaile eta garden batean bete dezaten.

Sei lantaldeek udazkenera arte jarraituko dute lanean, "proiektu eraldatzaileetarako ideia berritzaileetan". Azken txostenatik aterako diren proposamen horiek 2030ra arteko EAEko jasangarritasun-politika markatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X