Unibertsitatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hasi dira unibertsitatera sartzeko probak Nafarroan

Iragarkia
Emakume gehiagok egiten dute azterketa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Hasi dira unibertsitatera sartzeko probak Nafarroan
Aurten, 3.708 ikasle aurkeztu dira Nafarroan. Iaz baino % 4 gutxiago. Lehen aldiz jaitsi da kopurua. Hasi da jaiotza tasaren beherakada sumatzen. Ohi bezala, emakumeak gehiago dira, % 60 ia. Gizonak % 42. Hizkuntzari dagokionez, % 74k gaztelaniaz egingo dituzte azterketak eta % 26k euskaraz.

Zure interesekoa izan daiteke

bernedo amak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bernedoko bi amari elkarrizketa: "Bakarrik eta etsita; horrela sentitzen gara"

Bernedoko (Araba) udalekuan sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima izan diren haurren familiek isiltasuna eten dute eta EITBrekin hitz egin dute lehen aldiz. Miren eta Leire 12 eta 14 urteko bi neskaren amak dira. Duela hamar hilabete, euren alabek kanpamentuan jasandakoak salatu zituzten. Minduta daude eta auzia publiko egin denetik bakarrik sentitu direla salatzen dute, euren alabak tratamendu psikologikoan daudela diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X