GIBaren transmisioak EAEn, egonkor eta beherantz; sexu-transmizioko infekzioek, gora
GIBaren transmisioek egonkor eta beheranzko joeran jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, bitartean, sexu-transmizioko infekzioen kopuruak gora jarraitzen du. Hala ondorioztatzen du urtero Osasun Sailak eta Osakidetzak prestatzen duten Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren 2021eko memoriak; memoriak datu epidemiologiko nagusiak eta Euskadik eremu horretan hartutako neurriak jasotzen ditu.
Testuinguru horretan, iaz, Euskadin, GIBaren 119 infekzio izan ziren, hau da, 100.000 biztanleko 5,4 kasu. Halaber, GIBarekiko esposizio aurreko profilaxi-programak 434 pertsona tratatu ditu (duela bi urte abiatu zuten programa hori). 2021ean, Osakidetzak 6.122 pazienteri eman die arreta, guztira, erretrobirusen kontrako medikamentuak erabiliz.
Memoriak dioenez, 2021ean, areagotu egin ziren diagnostikoak infekzio mota guztietan. Zehazki, Osakidetzak lurralde bakoitzean dituen hiru kontsulta espezifikoetan honako hauek erregistratu ziren: 976 chlamyidia kasu, eta 2020an 679 izan ziren; 797 infekzio gonokoziko, aurreko urtean baino % 66,33 gehiago; 273 sifilis goiztiar kasu, aurreko urtean baino % 37,2 gehiago; eta 160 kasu herpes genitalenak, eta 2020an 158 izan ziren.
Txostenak zehazten du 2021etik aurrera Basurtuko eta Donostiako unibertsitate-ospitaleetako mikrobiologia-zerbitzuen diagnostikoak zenbatzen direla, bai eta Mendaroko ospitaleko STIen kontsulta ere; haiek lurralde-kontsultetakoei gehituta, Chlamydiako 1.479 kasu daude, gonokoziako 988, sifiliseko 294 eta herpes genitaleko 199.
GIBa
GIBari dagokionez, Euskadin, iaz, 119 infekzio erregistratu ziren, eta, aurreko urtean, 105; 2019an, 147; eta, 2018an, 171. Horrek esan nahi du 100.000 biztanleko 5,4koa dela tasa. % 84 gizonei dagokie, eta diagnostikatutako pertsonen batez besteko adina 38,9 urtekoa da, 2020ko bera.
GIBak eragindako infekzio gehienak sexu-transmisiokoak dira, eta, oraindik, gizonekin sexua duten gizonen artean transmititzen da nagusiki, diagnostiko guztien % 55,5 (2020an % 54,3 eta 2019an % 57,8). Bide heterosexualaren bidezko transmisioa % 39,5 da (% 35,2 2020an eta % 26,2 2019an).
Kasuen % 52,1ean (erdia baino gehiago; 2020an, % 52,4) diagnostikoa berantiarra izan zen, hau da, immunitate-sistema jada oso kaltetuta zegoenean detektatu ziren, 350 CD4 zelula baino gutxiagorekin.
Erretrobirusen aurkako tratamenduak
Osakidetzak, guztira, 6.122 pazienteri eman zien arreta erretrobirusen aurkako tratamenduekin 2021ean (6.016, 2020an). Erretrobirusen aurkako tratamendu orokorrak erabateko beherakada eragiten du hiesa garatzen duten pertsonen kopuruan; 2021ean, Euskadin hiesaren 25 kasu berri diagnostikatu ziren.
Errealitate epidemiologiko horren aurrean, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak aurten ere Hiesaren eta Sexu Transmiziozko Infekzioen Euskadiko Planean jasotzen diren prebentzio-ekintzako ildo guztiak erabat aktibo mantentzearen aldeko apustua egingo dela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Riglosko sute handia kontrolpean dute, eta ebakuatuak etxera itzuli dira
Aragoiko Gobernuak babes zibileko gutxieneko mailara jaitsi du alerta azken ebakuatuak beren etxeetara itzuli ondoren, nahiz eta operatiboak lanean jarraitzen duen 14.500 hektareako perimetroa finkatzeko.
Sagardogileek sagar-bilketa aurreratu dute lehortearen ondorioz, eta aurtengo uzta % 30-35 txikiagoa izango dela aurreikusi dute
Uda lehorraren ondorioz, ekoizle batzuek uzta aurreratu dute, eta beste batzuek datozen egunetan ekingo diote bilketari. Kanpainaren emaitza irailean aurkeztuko dute Villabonako sagasti esperimentalean.
Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala
12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.
Txosnak "gune seguruak" izango dira Aste Nagusian erasoak jasaten dituztenentzat
Bilboko Konpartsek egunero txandak antolatuko dituzte erasoa jasan duten pertsonei arreta emateko, leku seguru batera laguntzeko eta, hala eskatuz gero, beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.
Ertzaintzak kontrolak egingo ditu Aste Nagusian, armak eta objektu arriskutsuak dituzten pertsonak sar ez daitezen
Operatibo berezi horren barruan, bideozaintza ezarriko da eraso sexistak prebenitzeko, patinete elektrikoen erabilera kontrolatuko da eta garbiketa-dispositibo bat zabalduko da.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Euria Urzainkiko sutea itzaltzen laguntzen ari da, baina ibilgailuen sarbidea zailtzen du
Baso-pistak ezin dira ibili, lurraren ezegonkortasuna areagotu eta elementuak erortzeko aukera baitago. Horrek arriskua areagotu du, eta bigarren mailako sute-guneak sortzeko probabilitatea handitu du.
Euskadik Hezigiro abiatu du, ikastetxeetan konfort termikoa hobetzeko plana
Hezkuntza Sailak pilotajea jarri du martxan Bizkaiko lau ikastetxetan: Bagatza HLHI (Barakaldo), Luis Briñas-Santutxu BHI (Bilbo), Pagasarribide IPI (Bilbo) eta Indautxu HLHI (Bilbo).
Riglosko sutea "datozen orduetan" kontrolatuko dute
Ostiral honetan, sua kontrolatutzat emateko falta diren gune beroak itzaltzen saiatuko dira, eta Santa Cruz de la Serosko bizilagunak, aterperik gabe zeuden bakarrak, etxera itzuli ahal izango dira.
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko bost plan proposatzen dizkizugu. Ez galdu pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak, balearen desfilea eta kontzertuak.