osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sagarduik dio Lehen Arretan ez dela gertutasunari dagokionez "aldaketarik izango"

Osasun sailburua osasun-sistema publikoari buruzko azken egunotako polemikari buruz mintzatu da, eta azpimarratu du aldaketa bakarrak "hoberako" izango direla.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak osasun-sistema publikoari buruzko azken egunotako polemikari erantzun dio larunbat honetan. Osakidetzan iragarritako  "kultura aldaketak" ez duela murrizketarik ekarriko ziurtatu du Osasun sailburuak. Piztutako ika-mika gaizki ulertu baten ondorioa izan dela adierazi du, eta "sortutako egoneza" sentitzen duela esan du.

Adierazi duenez, "Lehen Arretan ez da eredu aldaketarik izango gertutasunari dagokionez. Hobetzen jarraituko dugu; bai azpiegituretan, bai ahal dugun teknologian eta, batez ere, profesionalekin".

Era berean, "lasaitasuna" eskatu die herritarrei, hurbilen duten osasun-zentrora joaten jarraitu ahal izango baitute. Azpimarratu du "hurbileko" eta "kalitatezko" sistemarekin jarraituko dutela eta, aldaketarik egotekotan, hoberako izango direla.

"Euskadin 340 osasun-etxe ditugu, eta horrela jarraituko dugu. Hori izan da beti gure eredua eta gure harrotasuna", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X