eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroaldia Nafarroan hurrengo egunetan, 40 gradurainoko tenperaturekin

40 graduren inguruko tenperaturak espero dira aste osorako Nafarroako erdialdean eta hegoaldean, eta abisu horia ere aktibatuko dute astelehen eta asteartean.
Emakume bat haizemailearekin. Argazkia: EFE
Emakume bat haizemailearekin. Argazkia: EFE

Hurrengo egunetan, beroaldi bizia espero da Nafarroan, erdialdean eta hegoaldean bereziki, azken egunotako joerari jarraiki.

Aemet Estatuko Agentzia Meteorologikoaren iragarpenaren arabera, 36 ºCko tenperatura maximoak izango dira astelehenean Iruñean, eta 38 ºCkoak, berriz, asteartean. Asteak aurrera egin ahala, 40 ºCak ere gaindituko dira zenbait puntutan, erdialdean batik bat.

Tenperaturarik beroenak Nafarroa erdialdean eta hegoaldean espero dira. Hala, astelehenean abisu horia sartuko da indarrean eremu horietan tenperatura altuek eragindako arriskua dela eta, 13:00etatik 21:00ak arte. Asteartean ere, 12:00ak eta 20:00ak bitarte egongo da aktibo; eguneko ordu zentraletan, alegia.

Bero esanguratsuarekin batera, zerua oskarbi mantenduko da, oro har.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X