EAEko biztanleria areagotuz joan da urtez urte, migrazioari esker
Azken bi hamarkadetan, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen kopuruak gora egin du urtetik urtera hiru lurralde historikoetako batean bizitzea erabaki duten atzerriko gizon-emakumeei esker.
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) 2021ari buruz emandako azken datuen arabera, 2.163.198 pertsona zeuden erroldatuta EAE osoan iaz; horietatik, 1.966 000 Euskadin edo Espainiako Estatuan jaiotakoak ziren, 2001ean baino 91.655 gutxiago. Gizonen eta emakumeen kopuru horrek etengabe egin du behera, baita espainiar nazionalitatea duten pertsona erroldatuen guztizko kopuruak ere. Dena dela, azkeneko horien kasuan, beherakada moteldu da EAEn urteak eman ondoren euren egoera erregularizatzea lortu duten eta nazionalitate espainiarra eskuratu duten migratzaileei esker.
Gorabehera horiek, baina, ez dira beti egonkorrak izan, egoera ekonomikoek eragin handia izan baitute migrazio-fluxuetan eta, beraz, EAEn bizi diren pertsonen kopuruan, Oier Ochoa de Aspuru Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikertzaileak azaldu duenez.
Eustaten eta Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako atzerritar jatorriko pertsonen kopuruak gora egin du urtetik urtera, modu egonkorrean, 2008ra arte, urte horretan fluxuak geldiarazten hasi baitziren krisi ekonomiko globalaren ondorioz. Euskal ekonomiak eutsi egin zion krisiaren lehen lau urteetan, eta, kopuru txikiagoan bazen ere, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian atzerritar jatorriko gizon eta emakumeen kopuruak gora egiten jarraitu zuen, 2012ra arte. Urte horretan bertan, gainbehera ekonomikoa hasi zen erkidegoan, oparoaldia desagertu egin zen, eta, ondorioz, migrazio-fluxuak moteldu egin ziren oro har, biztanleria magrebtarra eta asiar populazioa izan ezik; horiek gora egiten jarraitu zuten.
2012tik 2015era, Euskadin erroldatutako pertsonen guztizko saldoa negatiboa izaten hasi zen, bai tokiko jatorriko pertsonengatik, bai atzerritarrengatik. Hala ere, 2016tik aurrera, ekonomia suspertzen hasi zen, migrazio-fluxuek gauza bera egin zuten, eta atzerritarren kopuruak gora egin zuen urtez urte covid-19aren pandemia heldu zen arte; orduan, fluxua bat-batean gelditu zen.
"Ikus dezakegunez, azken bi hamarkadetan lau fase desberdindu ditzakegu: susperraldi ekonomikoa, krisi ekonomikoa, berreskuratze ekonomikoa eta covid-19aren pandemia", dio Ochoa de Aspuruk. Krisi ekonomikoaren azken urteetan, gainera, EAEra migratzen zuten pertsonen beherakadarekin batera beste fenomeno bat gertatu zela azaldu du: "Atzerritik zetozen fluxuak nabarmenki jaitsi ziren garai horretan, baina, horrekin batera, hasierako urteetan etorri ziren pertsona askok espainiar nazionalitatea eskuratu zuen".
Migrazio-motak
Pertsona bat jaio edo bizi den lekua utzi eta beste batera aldi luze baterako joatea da migrazio-mugimendu bat. Bi mota bereizi ohi dira: joaten direnak, emigranteak; eta etortzen direnak, immigranteak Migraziora jotzeko arrazoiak askotarikoak izan daitezke, batzuk orokorrak, baina beste asko pertsonalak. Hala ere, denen artean lau dira nabarmendu beharrekoak: ekologikoak, ekonomikoak, politikoak eta belikoak. Ekologiari lotutako migrazioak hondamendi naturalen ondorioz sortutakoak izaten dira, hala nola lurrikarak, suteak edo urakanak sortzen direnean bizilekua utzi behar izaten denean. Arrazoi ekonomikoengatik migratzea ere oso ohikoa da; pertsonek euren sorterria utzi behar izaten dute bertan dagoen garapen faltagatik edo herrialdearen krisi ekonomikoagatik. Hala, gizon-emakumeek migratu egiten dute aukera hobeagoen bila euren bizitza proiektuak garatu ahal izateko. Politikaren ondorioz migratu behar dutenek, aldiz, euren askatasuna edo bizitza arriskuan dagoenean eman ohi da, intolerantzia edo errepresio politikoagatik, besteak beste. Azkenik, gerra batetik ihes egiteko beharragatik lekualdatzen direnak ere badira; azken horiek, normalean, ondoko herrialdeetara joaten dira.
Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, oro har, atzerritar jatorriko gizon-emakume gehienak migratzaile ekonomikoak dira, eta, horregatik, egoera ekonomikoak zuzenean baldintzatzen ditu migrazio-fluxuen gorabeherak.
Gehienak Latinoamerikatik etorriak
Ochoa de Aspuruk azaldu du Euskadin bizi diren atzerritarrek, oro har, lan egiteko migratzen dutela. Hala, beren profilak tokiko lan-merkatuak eskatzen duenarekin estuki lotuta daudela adierazi du. "EAEn, migratzaileak enplegatzen dituen sektorerik handiena zerbitzuena eta zaintzarena dela ikus dezakegu, eta, zentzu horretan, hemen bizi diren migratzaileen herena emakumeak direla ikusten dugu", adituak azaldu duenez. Gure lurraldeetako beste sektore garrantzitsu batzuk dira ostalaritza, eraikuntza eta nekazaritza.
Ildo horretatik, lurralde historiko bakoitzak profil jakin batzuk hartzen dituela azpimarratu du, bere lan-beharren arabera. "Adibidez, Bizkaian, latino-amerikarren ehunekoa oso handia da. Gipuzkoan, ordea, Europatik etorritakoak asko dira, Frantziarekin duen mugari esker; Arabak, berriz, Afrikako eta Magrebeko pertsona gehiago hartzen ditu", Ochoa de Aspururen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.