nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak suteak itzaltzeko laguntza eskatu dio Espainiako gobernuari

Nafarroako suhiltzaile guztiak suteetan lanean ari dira une honetan, eta Foru Gobernuak aire baliabideen eta Larrialdietarako Unitate Militarraren laguntza eskatu dio Estatuari.
Sendaviva parkearen ondoko suteak eragindako ke-zutabea. Argazkia: @Mar_mo_tilla
Sendaviva parkearen ondoko suteak eragindako ke-zutabea. Argazkia: @Mar_mo_tilla

Zenbait sute piztu dira Nafarroan larunbat arratsaldean, eta egoeraren larritasuna dela eta, Nafarroako Gobernuak laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari. Aire bidezko baliabideak eta Larrialdietako Unitate Militarraren laguntza eskatu dizkio, Nafarroako suhiltzaile guztiak suteetan lanean ari baitira une honetan, kontrolik gabeko hiru puntutan.

Obanos, Legarda eta Muruzabal udalerrien inguruan piztu den baso-sute batek arrisku bizia eragin du inguru horretan. Gainera, Arguedasen ere beste sute bat piztu da eta Sendaviva hustu behar izan dute. Hori gutxi balitz, suhiltzaileak Olletan eta Leozen berpiztu den sutean ere lanean ari dira.

Baso-suteen arriskuagatik Larrialdietako Planaren 2. maila indarrean sartu da, eta Nafarroako Gobernua larrialdiko bilera egiten ari da une honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

eclipse solar eguzki eklipsea hego amerika sudamérica 2 de julio 2019 uztailak 2 EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Araba, 2026ko abuztuko eguzki-eklipsea ikusteko Euskadiko lurralde pribilegiatua

Mende bat baino gehiago da Euskal Herrian ez dela eklipse osorik ikusten eta datorren abuzturen 12koan Araba izango da lurralde pribilegiatuena, lurralde osoan ikusgai izango baita fenomeno astronomiko berezia. Hala ere, eklipsearen puntu gorena 20:28ak aldera izango da, eta, beraz, eguzkia "oso baxu egongo da" ordurako, eta litekeena da mendebal/ipar-mendebaldeko ortzi-muga garbi duen kokalekurik ez duenak ez ikustea, eguzkia beharbada ezkutatua egongo delako ordurako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X