Nafarroako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Remirezek esan du Uxue eta San Martin Unx inguratu zituen sutea nahita piztu zutela

Halaber, gizakien eskua dago Lerate, Alloz eta Eunatetik Obanosera zabaldu ziren suteen atzean. Ikerketaren arabera, nekazaritza makinen txinpartek piztu zituzten Arguedas, Legarda eta Berriozarreko suteak; tximistek, berriz, Leire eta Olletakoak.
Suteak Nafarroan.
18:00 - 20:00
Nafarroako Gobernuak suteen kudeaketa defendatu du, baina hobetu beharreko alderdiak ere zerrendatu ditu

Javier Remirez Nafarroako Presidentetza eta Barne kontseilariak Foru Parlamentuan aurreratu duenez, Uxue eta San Martin Unx inguratu zituen sutea nahita piztu zuten.

Remirezek Foru Ganberan azaldu duenez, "aurrekaririk gabeko" larrialdi egoera bati aurre egin behar izan zioten.

Ekainaren 18an, Galipentzu, Uxue eta San Martin Unx hustera behartu eta 5.000 hektarea kiskali zituen sutea pertsonaren batek propio eragin zuen, Remirezek esandakoaren arabera.

Halaber, gizakien eskua dago Lerate, Alloz eta Eunatetik Obanosera zabaldu ziren suteen atzean. Ikerketaren arabera, nekazaritza makinen txinpartek piztu zituzten Arguedas, Legarda eta Berriozarreko suteak; tximistek, berriz, Leire eta Olletakoak.

Remirezek ez du dimisiorik emango, argi utzi du Navarra Suma koalizioaren kritikei erantzunez. Presidenteordeak azpimarratu du suteei aurre egiteko protokoloak "garaiz" jarri zirela martxan.

Remirezen ahotan, lehentasuna bete zen, "kalte pertsonalik ez izatea", alegia. Hala ere, aurrera begira, neurriak eta protokoloak eguneratzeko borondatea azaldu du kontseilariak.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak azken suteetan kaltetutako baso guztiak lehengoratzeko lanak bere gain hartuko ditu, lursail pribatuak, udalenak zein Exekutiboarenak izan, Itziar Gomez Landako Garapen eta Ingurumen kontseilariak azaldu duenez.

Suteen balantzea egiteko batzordean, agerraldia egin du kontseilariak. Laborantzako 2.257 hektarea kiskali dira, horietatik 2.000 baino gehiago zereal ortuak ziren. Gainera, 86 hektarea fruitu lehor, 36 mahasti eta 33 olibadi erre ditu suak.

Labore lursailen ia % 100ek asegurua zuten, % 73 mahastien kasuan, eta % 22 olibadietan.

Basoei dagokionez, kiskalitakoa neurtzeko lanean jarraitzen dute, baina zuhaixka eta baso mediterraneo 7.600 hektarea inguru kiskali dira, baita 4.500 hektarea zuhaitz ere (batez ere, koniferak).

Kontseilaritzako adituen arabera, suaren ezaugarriengatik, oso azkar zabaldu baitzen, eta baso sistemak kontuan hartuta, berreskuratze naturalaren portzentajea handia izango da.

Fauna

Faunari dagokionez, suak hegazti harrapariak hil ditu, belatz handia, sai arrea, Bonelli arranoa, ugatza eta arrano beltza, esaterako. Naumann belatzak, aztoreak, gabiraiak, miru gorriak eta beltzak, arrano sugezalea eta arrano txikia ere astindu ditu hondamendiak.

Era berean, haragijale ertainei eragin diete suteek, besteak beste, basakatuari eta saguzarrei, ungulatuei eta anfibio zein narrastiei.

Fauna berreskuratzeko landaredia lehengoratzea beharrezkoa izango da, kontseilariak esan duenez.

Basoen kudeaketa

Gomezek agerraldian aurreratu duenez, Nafarroako Exekutiboa udalerriekin bilduko da uztailaren 4an. Batzarrean, basoen kudeaketa Foru Gobernuaren esku uztea planteatuko die horretarako gaitasunik ez dutenean edo beste arrazoi batzuk tarteko. Zentzu horretan, Frantziako eredua aipatu du Ingurumen kontseilariak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X