indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarretaratzea Sestaon, larunbat goizaldean izan diren hiru sexu eraso salatzeko

Elkarretaratzea, Sestaoko txosnagunean. Argazkia: EITB Media
18:00 - 20:00
Elkarretaratzea Sestaon, larunbat goizaldean izan diren hiru sexu eraso salatzeko
Udalak jakinarazi duenez, hiru emakumek jasan dituzte erasoak eta, jakin bezain laster, protokolo feminista martxan jarri eta txosnak itxi dituzte goizaldeko 04:00ak aldera. Bozeramaileen Batzordeak gertatutakoa gaitzetsi du eta, Emari talde feministak deituta, jendetza batu da txosnagunean.

Albiste gehiago gizartea

Elhuyarren aditu plataforma
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elhuyarrek sei hizkuntzatan automatikoki bikoizteko plataforma sortu du

Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko lehenengo bikoizketa automatikoko plataforma sortu eta martxan jarri du. Erreminta honekin ikus-entzunezko eduki bat sei hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, galiziera eta katalana) bikoiztu daiteke eta jatorrizko ahotsak imitatzeko aukera ematen du. Tresna berria Aditu plataforman integratu da. Horrela, plataforma hau azpitituluak sortzeko plataforma izatetik automatikoki bikoizteko aukera ematera igaro da.

Gehiago kargatu