Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Esazu hitz bat", aurtengo Euskaraldiaren abestia

Musika Xabier Zabalarena da, eta hitzak, Andoni Egañarenak. "Hitzez egiteko garaia" lelopean, azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da hirugarren Euskaraldia.

"Esazu hitz bat" da 2022ko Euskaraldiaren abestia. Xabier Zabala musikariak sortu du aurtengo ekimenaren ereserkia, eta hitzak Andoni Egañak egin ditu. Aiora Renteria, Petti, Maddalen Arzallus, Ainhoa Larrañaga eta Andoni Egaña abeslariek jarri diote ahotsa.

Aurtengoa hirugarren Euskaraldia izango da, eta "Hitzez egiteko garaia" leloa izango du. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da hizkuntza ohiturak astindu eta euskararen erabilera handitzea xede duen ariketa soziala.

Bi urteren ostean, Euskal Herriko kaleak ahobiziz eta belarriprestez beteko dira. Hirugarren Euskaraldian, ariguneak edo euskaraz aritzeko guneak indartu nahi dituzte antolatzaileek.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X