Alerta laranja ostegunera arte luzatuko da Araban eta Nafarroan beroagatik
Tenperatura altuek presente jarraituko dute hurrengo egunetan. Nafarroa eta Araba alerta laranjan egongo dira asteazkenean eta ostegunean, eta Euskadi abisu horian egongo da beroagatik.
Segurtasun Sailak astearterako bi abisu hori jarri ditu Araban; bat, Ebro ondoko eskualdean eta lurraldeko erdialdean, muturreko tenperatura altuengatik. Tenperatura maximoak 37 ºC ingurukoak izan daitezke Ebro ondoko eskualdean eta 36 ºC ingurukoak, iragate-zonan. Beste abisu horiak bi eskualde horiei ere eragiten die, kasu honetan, baso sute arriskuagatik.
Nafarroari dagokionez, AEMETen arabera, erdialdean abisu horia egongo da, eta Erriberan, alerta laranja.
Asteazkenean, arrisku handian egongo dira Ebro inguruko eskualdea eta Arabako erdialdea; leku horietan, alerta laranja ezarri dute 13:00tatik 12:00etara. Tenperatura maximoak 39 ºC ingurukoak izan daitezke Ebro ondoko eskualdean, eta 37 ºC ingurukoak, iragate-zonan.
Halaber, EAEko lurraldean, abisu horia egongo da tenperatura altu iraunkorrengatik egun osoan zehar. Gipuzkoako eta Bizkaiko barnealdean, gainera, abisu horia ezarri dute muturreko tenperatura altuengatik 13:00etatik 19:00etara.
Baso-sute arriskuari dagokionez, abisu horia egongo da Ebro ondoko eskualdean eta Arabako erdialdean 13:00etatik 19:00etara.
Nafarroari dagokionez, erdialdea eta Erribera alerta laranjan egongo dira tenperatura altuen ondorioz.
Ostegunean, egoerak hoberantz egingo du Araban, eta alerta laranja Ebro ondoko eskualdean baino ez da mantenduko. Hala ere, erdialdean abisu horia ezarri dute 14:00etatik 20:00etara muturreko tenperatura altuak direla eta. Suteen arriskuak bere horretan jarraituko du Ebro inguruan eta erdialdean.
Euskadiko beste lekuetan, abisu horia egongo da egun osoan zehar tenperatura altu iraunkorrengatik. Nafarroako erdialdean, tenperaturak jaistea espero da, eta alerta laranjatik abisu horira pasatuko da. Erriberan, alerta laranjak jarraituko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.