EAEk ia 85.000 biztanle gehiago izan litzake 2021 eta 2036 artean, Eustaten arabera
2061ean Euskadik 28.800 biztanle gehiago izan litzakeela aurreikusi du Eustatek demografiari buruz egindako azken txostenean. Halaber, agertokirik onenean kopurua 251.900era igoko litzateke. Sei agertoki posible proiektatu ditu Euskal Estatistika Erakundeak, eta horietatik bostetan biztanleria-irabaziak aurreikusi ditu.
Seigarren agertokiaren arabera, baina, 430.300 biztanle galduko lituzke EAEk 2061eko urtarrilaren 1era artean, migrazio-saldo nuluaren hipotesia betez gero. Jaiotzak, heriotzak, migrazio-saldoak, bizi-itxaropena edo ugalkortasuna hartu dituzte, besteak beste, kontutan.
Lurraldeka, 1-3 bitarteko agertokietan Bizkaiak biztanleriaren % 6,3 inguruko galera edukiko luke, eta hori ez litzateke gertatuko beste bi lurraldeetan: Araban % 8,7 ingurukoa litzateke hazkundea eta Gipuzkoan % 10ekoa.
Laugarren eta bosgarren agertokiek biztanleriaren hazkundea aurreikusten dute hiru lurraldeetan. Laugarrenean Bizkaikoa % 3koa bakarrik litzateke, eta % 15ekoa Gipuzkoan eta % 14koa Araban. Berriz, bosgarrenean Bizkaiko hazkundea % 6koa litzateke, Arabakoa bikoitza eta Gipuzkoakoa % 19koa.
Seigarren agertokian, EAEko biztanleriaren % 20ko jaitsiera aurreikusten du eta, Bizkaian % 63koa litzateke jaitsiera hori, % 28koa Gipuzkoan eta %9koa Araban.
Testuaren arabera, Euskadiko biztanleriaren adinkako egitura sakonki aldatuko litzateke 2061erako. 20 urtez beherakoak gehiago lirateke lau agertokitan (bosgarren agertokian legoke hazkunderik handiena: 67.800 gazte gehiago 2016an baino), eta arrazoia immigrazio-fluxu handiago bat litzateke.
Hirugarren eta seigarren agertokiek adin-talde horretakoen zenbatekoaren jaitsiera aurreikusten dute, 48.000 eta 107.000 pertsonakoa hurrenez hurren, baina arrazoi ezberdinak direla medio: hirugarrenean ugalkortasunaren jaitsieragatik, eta seigarrenean migratze-saldo nuluagatik.
Agertoki guztiek aurreikusten dute jaitsi egingo dela adin aktiboen biztanleria, 20 eta 64 urte bitartekoena, eta handitu egingo dela 65 urte eta gehiagokoen taldea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.