Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat hil da Aragoi ibaian itota, Kasedan

Kaseda udalerri nafarraren parean izan da, larunbat honetako arratsaldeko lehen orduan, ingeles nazionalitatea zuen gaztea ibaian bainatzen ari zenean.
Foruzaingo bat, Aragoi ibaia ondoan. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzaingo bat, Aragoi ibaia ondoan. Argazkia: Foruzaingoa

26 urteko gazte ingeles bat hil da larunbat honetan, 15:50ak aldera, Aragoi ibaian itota, Kasedan (Nafarroa), Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Abisua jaso ondoren, suhiltzaileak bertaratu dira, eta gorpua erreskatatu dute. Mediku talde batek gaztea itota hil dela ziurtatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X