Etxebarri Erretegia, munduko jatetxerik onena izateko hautagai nagusien artean, astelehen honetan
Bittor Arginzonizen Etxebarri Erretegia (Atxondo) munduko jatetxerik onena izateko hautagai nagusien artean dago; izan ere, astelehen honetan, hilak 18, Londresen, 21:30etik Aurrera (Euskal Herriko ordua), The World's 50 Best Restaurants zerrenda aurkeztuko dute, eta horretan Etxebarri Erretegia hirugarren postuan sailkatu zen 2021ean. Gainera, egungo irabazleak, Danimarkako Noma jatetxeak, ez du aukerarik zerrendan agertzeko, eta horrek ere indartu egiten du Etxebarriren hautagaitza. Mugaritz eta Elkano jatetxeak, 14.a eta 16.a 2021ean, hurrenez hurren, lehen postuetan egon litezke berriro, halaber.
Testuinguru horretan, Kopenhagen dagoen Noma jatetxea (Rene Redzepi chefa du buru) izan zen iaz The World's 50 Best Restaurants zerrendako lehenengoa; berriki hartu duten erabaki baten ondorioz, baina, hemendik aurrera Best of the Best izeneko ospe-aretoko kidea izango da, lehen tokian ere izandako beste jatetxe handi batzuekin batera, eta, hortaz, ezingo du 2022ko sailkapenean agertu.
Bittor Arginzonizek, Etxebarri Erretegiaren jabea bera, gainerako sukaldariek emandako Chef's Choice saria jaso zuen 2021ean; izan ere, parrilaren maisua, 50 Besten arabera, "ia edozer erretzeko gai da". Gainera, sariez arduratzen direnek diotenez, "zapore sinestezinak lortzen ditu, osagai itxuraz xumeak erabiliz ere".
Kopenhageko beste jatetxe batek, Geraniumek hain zuzen ere, bigarren postua eskuratu zuen iaz, eta, hortaz, faborito nagusietakoa da ere.
Mugaritzek eta Elkanok ere aukera onak dituzte
Lehen postuetatik oso gertu, zehazki hamalaugarren eta hamaseigarren tokietan, hurrenez hurren, Mugaritz Jatetxea (Errenteria, Andoni Luis Adurizena) eta Elkano Jatetxea (Getaria, Aitor Arregi) sailkatu ziren. Biek ala biek aukera ona dute oraingoan gorako kokatzeko astelehenean jakitera emango duten zerrendan.
Uztailaren 5ean, zerrendako 51.etik 100.era arteko postuak aurkeztu zituzten. 55. tokian, Eneko Atxa chefaren Azurmendi Jatetxea (Larrabetzu) sailkatu da. Nerua Guggenheim Bilbao Jatetxea eta Arzak Jatetxea (Donostia), baina, ez ziren sailkapen horretan agertu, eta, beraz, baliteke astelehenean lehen 50en artean kokatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.