Zer da gaur Lurrera helduko den eguzki ekaitza eta nola eragin diezaieke komunikazioei?
Fisikariek koroa-masaren eiekzioa deitzen dutena jazo zen hilaren 15ean. Hots, Eguzkiak espaziora plasma magnetikoko hodei erraldoi bat jaurtitzea. Kasu honetan, baina, Lurrera bidean jarri zen eguzki ekaitz hori, eta gaur helduko da gure planetara, AEBko Ozeano eta Atmosferaren Administrazioaren Agentziak (NOAA, ingelesez) aurreikusi duenez.
Tankera horretako eguzki ekaitzak 11 urtean behin gertatzen dira, Eguzkia jarduera magnetiko altuko fasean sartzen denean.
Berez, magnetosferak, Lurraren geruza magnetikoak, halakoengatik babesten gaitu. Dena dela, gaur egun ditugun satelite eta sare kopuru handia tarteko, eguzki ekaitzek Lurraren kontra talka egiten dutenean "irrati eta satelite bidezko komunikazioetan perturbazioak egon daitezke, eta kasurik larrienetan, argindar etenak", David Montes eta Gonzalo Jose Carracedo fisikariek The Conversation atarian (unibertsitateko adituek sinatutako dibulgazio albisteen webgunea) argitaratutako artikulu batean diotenez.
NOAAk berak egindako aurreikuspenen arabera, 2022ko eguzki ekaitz hori ez da oso handia izango, eta 1. mailakotzat jo du. Hortaz, litekeena da ondorioak txikiak izatea. Dena dela, Montesek eta Carracedok 1959an gertatutakoa gogorarazi dute. Orduko hartan, koroa-masaren eiekzio ikaragarri batek (erregistroak daudenetik izandako eguzki ekaitzik handiena) pikutara bidali zituen Europako eta AEBko telegrafo sistema.
Adituon hitzetan, estatuek oso lan gutxi egin dute eguzki ekaitzen ondorioen kalteak txikitzeko, eta mundua ez dago prestatuta duela 163 urte gertatutako eguzki ekaitz baten ondorenei aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.