Kartzelatu egin dute Donostian motorzale bat hil eta ondoren ihes egin zuen gidaria
Epaileak kartzelatu egin du Donostiako Saihesbidean ostiral honetan izandako auto istripuaren ustezko egilea. Ezbehar horretan, 66 urteko motorzale bat hil zen. Istripuaren ustezko egilea 27 urteko gizona da, ez du gidabaimenik, eta ihes egin zuen istripuaren ostean. Atxilotu zutenean, drogen eta alkoholaren eraginpean gidatzen ari zen.
Istripua ostiral honetako 09:15ak aldera jazo zen, GI-20 errepidean, Polloeko tunelaren eta Amarako sarreraren arteko tartean. Gehiegizko abiaduran zihoan furgoneta batek motor baten aurka talka egin zuen. Horren ondorioz, motorra errepidetik atera zen, eta hesiaren kontra jo zuen.
Ezbeharraren lekuko izandako hainbat gidarik biktimari laguntza eskaini zioten baina handik gutxira hil zen ospitalean. Gainera, ihes egindakoaren furgonetaren berri eman zioten Ertzaintzari.
Orduan, ikerketa abiatu du Euskal Poliziak, eta istripuarekin lotutako furgoneta aurkitu du larunbat honetan Errenterian. Jarraipena egin diote eta sigi-sagaka zebilela ikusita, trafiko arauak hautsiz, autoa gelditu dute Loiolako Erriberak parean. Gidaria 27 urteko gazte bat da, gidabaimenik gabe zihoan, eta positibo eman du alkoholean eta drogetan.
Ertzaintzak gaztea atxilotu egin du hainbat delitu egotzita: zuhurtziagabetasun handiak eragindako hilketa, alkohola eta drogen menpe gidatzea, istripuaren lekutik ihes egitea eta gidabaimenik gabe gidatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean izan zen leherketaren kasua epaitegietan dago; beraz, aseguru etxeek ez dute ordainketarik egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.
Elkarretaratze jendetsua Santurtzin, 19 urteko neska bati egindako sexu erasoa gaitzesteko
Dozenaka pertsona bildu dira eguerdian Santurtziko udaletxearen aurrean, "Santurtzin, eraso matxistei ez" leloa zuen pankarta baten atzean.
Berdintasun Ministerioak hilketa matxistatzat jo du Basaurin hildako emakumearen kasua
Biktimak ondoeza izan zuen, eta osasun-zerbitzuek ezin izan zuten suspertu; ondoren mediku forentseak egindako azterketak, ordea, indarkeria zantzuak atzeman zituen.
La Gilda del Norteko jabeak 18.000 euroko isuna ordaindu beharko du, egoera irregularrean zeuden langileak enplegatzeagatik
Isunaz gain, 7.500 euro ere ordaindu beharko ditu erantzukizun zibil gisa. Epaiaren arabera, langileei ohartarazi zien ikuskapenik egonez gero ezkutatu egin beharko zutela.
Justiziak aseguru etxea zigortu du 2020an Aulestin Iurgi Beraza hil zeneko harrapaketagatik
Haurraren gurasoek samina eta desadostasuna adierazi dute ebazpenarekin, "ez baita inolaz ere nahikoa, ez irismenari ez arrazoiketari dagokienez". Hala ere, baztertu egin dute epaia errekurritzea, ebazpen judizialekiko errespetuagatik, baina baita "prozesu luze, mingarri eta emozionalki suntsitzaile bati amaiera emateko beharragatik" ere.
Argi izpiak parkinsonaren aurrean: 65 ikerketa proiektu Euskadin, 10.000 gaixori itxaropena emateko
Urtero mila kasu diagnostikatzen dira Osakidetzan, eta egun ohikoena den bigarren gaixotasun neurodegeneratiboa da, alzheimerraren ostean.
Epaileak beste 13 lekuko deitu ditu deklaratzera El Bocaleko pasabidearen auzian
Instrukzio epaileak deklarazio gehiago gehitu ditu instrukzio fasean: pasabidearen proiektua sinatu zuen ingeniariak deklaratuko du, baita Udaltzaingoko eta 112 zerbitzuko buruek, obrako buruak eta 2024an ezbeharra izan zuen pasabidean esku hartu zuten beharginek ere.
12 hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko Aireportuan Lufthansako grebaren ondorioz
Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan, Lufthansako kabinako langileek ostiral honetarako deitutako greba dela eta.