Kontsumoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zenbat litro ur kontsumitzen da Hego Euskal Herriko etxeetan?

2020ko datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxebizitzetan 97 litro ur kontsumitu ziren pertsona eta egun bakoitzeko; Nafarroan, berriz, kontsumoa 120 litrokoa izan zen.
Txorrota irekita etxebizitza batean. Argazkia: Pixabay
Txorrota irekita etxebizitza batean. Argazkia: Pixabay

Gobernua krisi energetikoaz ohartarazten ari den eta herritarrei argindarraren, gasaren edo erregaiaren kontsumoa murrizteko dei egiten ari diren bitartean, Espainiako Estatistika Institutuak ur kontsumoari buruzko ikerketa bat argitaratu du.

Asteazken honetan jakinarazitako datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxebizitzetan 97 litro ur kontsumitu ziren pertsona eta egun bakoitzeko, 2020an; Nafarroan, berriz, kontsumoa 120 litrokoa izan zen.

Horrez gain, 2018ko datuekin alderatuta, duela bi urte, uraren hornidura % 7,8 hazi zen Nafarroan, eta % 4,5 jaitsi zen Euskal Autonomia Erkidegoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Labrazako kontzejuak eta plataforma ekologistek Labrazako zentral eolikoa gelditzeko eskatu dute

Labrazako Kontzejuak eta Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik plataformek herrian aurreikusitako zentral eolikoaren proiektua berehala gelditzeko eskatu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak proiektuaren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi arte. Gainera, Labrazan abenduaren 13an egingo den elkartasun jardunaldira gonbidatu dituzte herritarrak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X