eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uda giroa, abuztuari ekiteko

Garai honetako berezko eguraldia izango dugu lagun hileko lehen astean, eta tenperatura maximoak 40 °C-ra ere hurbil litezke barnealdean.
Ekilore zelaia Metauten (Nafarroa). Argazkia: Jose Maria Vega Nieto
Ekilore zelaia Metauten (Nafarroa). Argazkia: Jose Maria Vega Nieto

Aste hasierarekin batera, abuztua ere iritsi zaigu, eta garai honetako berezko eguraldi udatiarra izango dugu lagun Euskal Herri osoan, barnealdeko zenbait puntutan tenperatura maximoak 40 ºC-ra ere hurbilduko direlarik.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, astelehenean giro lasaiak jarraipena izango du, eta tenperaturak goranzko bidean jarraituko du. Barnealdean, 28-30 ºC-ak gaindituko dira, eta, hegoaldean, balio altuenak 35 ºC-ra hurbilduko dira. Kostaldean, aldiz, maximoak 25 ºC-ren bueltan geldituko dira.

Ipar partean, goizean, behe-hodei batzuk agertuko dira, baina, gainerakoan, ostarte zabalak gailenduko dira. Goizean, haize aldakorra ibiliko da, eta, eguerditik aurrera, kostaldetik hasita, haizeak iparraldera egingo du.

Asteartean, beroa izango dugu hizpide. Kostaldean maximoek 25 ºC-ak oso erraz gaindituko dituzte, eta, barnealdeko hainbat lekutan, balio altuenak 35-36 ºC-ra hurbil daitezke; hegoaldean, tenperatura are gehiago igoko da.

Eguna eguzkitsua izango da, baina, arratsaldean, bero-hodeiak ugarituz joango dira, eta, arratsalde-gau partean, barnealdean, zaparradaren bat bota dezake. Goizean, barnealdean, hego ukituko haizea ibiliko da; eguerditik aurrera, kostaldean, brisa ibiliko da, eta, arratsaldean, gainerako lekuetara zabal daiteke.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X