BEROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroagatik abisu horia dago ezarrita gaurko Nafarroa osoan eta Araba hegoaldean

Tenperatura maximoak 34-36 °C-koak izango dira Ebro ondoko eskualdean eta Arabako trantsizio gunean, eta are altuagoak (37 eta 38 °C artean) Nafarroa erdialdean eta Erriberan.
Egun beroa Donostian.
Egun beroa Donostian. Argazkia: EFE

Beroarekin jarraituko dugu gaur lurraldearen barnealdean, eta, hala, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak muturreko tenperatura altuengatik abisu horia ezarri du Ebro ondoko eskualdean (Arabako Errioxan) eta trantsizio gunean (Araba erdialdea); Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak ere beste hainbeste egin du Nafarroako lurraldean.

Arabako bi gune horietan ere, abisu horia izango da indarrean baso-sute arriskuagatik.

Nafarroari dagokionez, abisu horia izango da lurralde osoan. Termometroak  37-38 °C-koak izango dira Nafarroa erdialdean eta Erriberan, eta 35-36 ºC-koak Pirinioetan eta Kantauri Isurialdean.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X