NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñean motozale bat harrapatu ondoren ihes egindako gidari bat aurkitzeko laguntza eskatu du Udaltzaingoak

20220802102645_harrapaketa_
18:00 - 20:00
Iruñean motozale bat harrapatu ondoren ihes egindako gidari bat aurkitzeko laguntza eskatu du Udaltzaingoak
Gidari bat ihesean atera zen motorzale bat harrapatu ondoren, larri zaurituta, Nafarroa eta Barañain etorbideen arteko bidegurutzean, osteguneko 12:53etan. Udaltzaingoak herritarren esku hartzea eskatu du, 948 420 638 telefonora deituta, furgonetari buruzko daturik eskaini ahal izatekotan.

Zure interesekoa izan daiteke

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2011/12/22/588258/588258_Guernica_thumbnail.jpg"/><br/><strong>'Guernica' Foto : EITB</strong>
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gernika" Euskadira lekualdatzea, arazo teknikoa ala politikoa?

Picassoren Gernika Euskadira ekartzea arazo teknikoa da, ala politikoa? Hortxe dago koska, eta erantzun bila, EITBk Luis Beltran arte-zaharberritzailearekin eta Fernando Castro arte-kritikariarekin hitz egin du. Bat datoz, eta biek diote artelana garraiatzeak erronka tekniko handia dakarrela berekin, kontuan izanik koadroaren egoera eta tamaina. Hori oinarri, batzuen ustez, kalteak eragiteko arriskua handiegia da, eta ez du merezi; beste batzuen aburuz, aldiz, egin, egin izan dira halakoak lehen ere, eta borondate kontua da.

El Comité de Árbitros de Bizkaia volverá a designar árbitros para los clubes Basauri Bea y Portugalete
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Basauri eta Portugaleteko futbol taldeei ezarritako betoa kendu du Bizkaiko Arbitroen Batzordeak

Ohar batean Bizkaiko Arbitroen Batzordeak adierazi duenez, "egoera bideratutzat" eman dute, erasorik ez errepikatzeko klubek "neurriak hartzeko" konpromisoa hartu baitute. Ondorioz, Basauri Bea eta Portugaleteko hurrengo partidetarako epaileak izango dituzte. Hala ere, inplikatutako hirugarren taldearen (Berangoko Karabigane) gaineko betoak indarrean jarraituko du, klub hori ez baita arbitroekin harremanetan jarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X