Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko bizilagun bat hil da Errioxan, auto-istripuz

30 urteko gizonezkoaren autoa bidetik atera da LR-205 eta LR-206 errepideen arteko lotunean, Errioxako Berceo udalerrian.
Berceon trafiko-istripua izandako autoaren irudia. Argazkia: Errioxako suhiltzaileak
Berceon trafiko-istripua izandako autoaren irudia. Argazkia: Errioxako suhiltzaileak

30 urteko gizonezko bat, Gasteizko auzokidea, hil da larunbat honetan Errioxan izandako trafiko-istripu batean. Gizonaren autoa bidetik atera da LR-205 eta LR-206 errepideen arteko lotunean, Errioxako Berceo udalerrian.

Gobernuko Ordezkaritzak baieztatu duenez, ezbeharra larunbat honetako 07:45ak aldera jazo da. Autoan bakarrik zihoan gidaria, eta autoa errepidetik atera ostean hil egin da.

Larrialdietarako zerbitzuak eta Santo Domingoko Trafiko agenteak bertaratu dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X