eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro argia mantenduko da Euskal Herrian, aste hasiera honetan

Urriko lehen asteburua tenperatura epelekin eta giro lehorrarekin hasi eta gero, ildo beretik jarraituko du eguraldiak aste honetan, udazken garairako altuak diren balioak utzita.
Izarraitz mendia Azpeitian (Gipuzkoa), igande honetan. Argazkia: Iosu Alberdi Balzategi
Izarraitz mendia Azpeitian (Gipuzkoa), igande honetan. Argazkia: Iosu Alberdi Balzategi

Eguzkia lagun izan dugu urriko lehen asteburuan, eta halaxe jarraituko du giroak, asteari hasiera emateko. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, egun beroak datoz, eta asteartean erabat garbituko da zerua.

Astea giro egonkor eta lehorrarekin hasiko dugu. Hala, astelehenean zerua ia oskarbi egongo da, goi-hodeiren batekin, eta behe-hodei batzuekin Kantauri isurialdean.

Behe-lainoa agertuko da barnealdeko toki askotan, eta baliteke bailara batzuetan goiz osoan ez jasotzea. Kostaldean eki-osagaiko haize ahula ibiliko da, eta aldakor gainerako lekuetan.

Tenperaturei dagokienez, 22 ºCko maximoak izango dira Donostian, 25 ºCkoak Bilbon, 28 ºCkoak Gasteizen, 29 ºCkoak Iruñean eta 25 ºCkoak, berriz, Baionan.

Asteartean ez da ia aldaketarik espero. Oskarbi egongo da eta, beraz, eguraldi eguzkitsuarekin jarraituko dugu, goizeko lehen orduetako behe-lainoa salbu.

Haizea aldakor eta leun ibiliko da, arratsaldean ipar-haizea nagusituz. Tenperaturan apenas izango da gorabeherarik.

Hala, 22 ºC izango dira gehienez Donostian, 25 ºC Bilbon, 28 ºC Gasteizen, 30 ºC Iruñean eta 25 ºC Baionan.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X