EAEko Auzitegi Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Auzitegi Nagusiak Gasteizko klinika baten aurrean otoitz egiteko baimena eman die abortuaren aurkakoei

Hala, baliogabetu egin du Ertzaintzaren ebazpen bat, eta, ondorioz, Gasteizko klinika baten aurrean otoitz egiten duten abortuaren aurkako batzuek ez dute izango zertan lekualdatu klinikatik 80 bat metrora.
Abortuaren aurkako talde bat, elkarretaratze batean. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Abortuaren aurkako talde bat, elkarretaratze batean. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Ertzaintzaren ebazpen bat baliogabetuta, Gasteizko klinika baten aurrean otoitz egiten duten abortuaren aurkako zenbait lagunek ez dute izango zertan lekualdatu klinikatik 80 bat metrora, erregutzen jarraitu ahal izateko. Hala eman du jakitera "Bizitzaren aldeko 40 Egun" mugimenduak.

Aipatutako mugimendu horrek azaldu duenez, urriaren 5ean Ertzaintzak ebazpena eman zuen, eta, ondorioz, Gasteizko klinika baten aurrealdean elkarretaratzea egiten duten herritar horiek metro batzuk aldentzeko agindua zuten, zentroak aurkeztutako kexengatik. "Bizitzaren aldeko 40 Egun" gizataldearen zerbitzu juridikoek helegitea aurkeztu zuten, eta, orain, EAEko Auzitegi Nagusiak "osorik" hartu du aintzat, Ertzaintzaren ebazpena baliogabetuta.

"Bizitzaren aldeko 40 Egun" Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen, 2004an, eta, egun, 65 herrialdetan dago, tartean espainiar Estatuan. Ez jaiotakoaren alde otoitz egiten dute eta baraualdiak egiten dituzte; haien helburu nagusia abortuaren amaiera da.

Duela astebete, hilak 7, Donostiako epaile batek abortuaren aurkako protestak klinika batetik ehun metrora baino gutxiagora egitea debekatu zuen. Kautelazko neurria zen, eta horren funtsa zen abortatzera joaten diren emakumeek jazarpena pairatzen dutela elkarretaratzean dauden pertsonen aldetik.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X