Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errei guztiak irekita A-8an, Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, eta ilarak gutxitzen, istripu baten ostean

Motor baten eta ibilgailu baten arteko talkak auto ilarak sortu ditu Kantabriarako noranzkoan. Talka A-8ko 118. kilometroan gertatu da.
Trafiko egoera
Trafiko egoera istripuaren inguruetan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.

Bi errei izan dira itxita A-8an, Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, 118. kilometroan, San Mameseko sarreran, ibilgailu baten eta motor baten artean izandako talkaren ondorioz, asteazken arratsaldean, eta lau kilometrorainoko auto ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. 17:00etarako, baina, ibilgailuak errepidetik kenduta zeuden, erreiak ireki dituzte, eta ilarak, pixkanaka, txikiagoak ziren

Bestalde, motozalea Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X