TIROKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru hildako eta beste horrenbeste zauritu Ciudad Realen izandako tiroketa batean

Hildakoen artean, tiroketa hasi duen gizona, udaltzain bat eta inguruan traktore batean lanean zebilen nekazari bat daude.
La zona donde se ha producido el tiroteo. Foto: EFE
La zona donde se ha producido el tiroteo. Foto: EFE

Hiru pertsona hil eta beste hiru zauritu dira asteazken honetan Argamasilla de Calatrava (Ciudad Real) kanpoaldean izandako tiroketan, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Tiroketa 10:30ean hasi da auzune batean. Tiroketa hasi duen 50 urte inguruko gizon bat, operazioan parte hartzen ari zen udaltzain bat eta handik gertu traktore bat gidatzen ari zen nekazari bat hil dira tiroketan. Azken horri, ibilgailuarekin zihoala, tiro egin diote.

Hildakoez gain, zaurituak ere izan dira ezbeharrean, hiru pertsona, hain zuzen ere. Batetik, egilearen aita, 81 urteko gizonezkoa, hainbat kolpe jaso eta gero ospitalera eraman dutena, eta Guardia Zibileko eta Udaltzaingoko agente bana.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X