IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Suteak Bizkaian, Mondragon Taldea eta EAEko aurrekontuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
sutea-berangon-eitb
sutea-berangon-eitb

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Suteak Bizkaian: Sute bana piztu da Zugaztietan eta Berangon. Bizkaiko hainbat parkeetako suhiltzaileak itzaltzeko lanean ari dira.

- Mondragon Taldea: ULMA taldea Mondragon Taldetik ateratzea aztertzen ari da.

- EAEko aurrekontuak: Bakartxo Tejeriak, Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, EAEko aurrekontuak jasoko ditu. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak emango dio 2023ko Aurrekontuen Lege-proiektua.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X