IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Legealdi erdiko hauteskundeak AEBn, Castroko hilketa eta Euskaraldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Joe Biden, kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Joe Biden, kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Legealdi erdiko hauteskundeak AEBn: Estatu Batuetako herritarrak bozkatzera deituta daude gaur, Legealdi Erdiko Hauteskundeetanmidterm gisa ezagunak—. Bozketa garrantzitsuenak Kapitolioa izango du protagonista. Hautetsontziek zehaztuko dute Ordezkarien Ganberaren eta Senatuaren datozen bi urteetako osaera.

- Castro Urdialeseko hilketa: Castroko krimenaren epaiketaren bigarren saioa hartuko du gaur Kantabriako Auzitegiak. Atzo, Carmen Merino akusatu nagusiak deklaratu zuen, eta ukatu egin zuen haren bikotekidearen garezurra kutxa baten barruan sartuta lagun bati eman zionik.

- Euskaraldia: Herritarrei Euskaraldian parte hartzeko eskatzeko ekitaldia egingo dute gaur Donostian, San Telmo museoan 11:00etan. Euskararen aldeko ariketa sozial erraldoiaren hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Labrazako kontzejuak eta plataforma ekologistek Labrazako zentral eolikoa gelditzeko eskatu dute

Labrazako Kontzejuak eta Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik plataformek herrian aurreikusitako zentral eolikoaren proiektua berehala gelditzeko eskatu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak proiektuaren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi arte. Gainera, Labrazan abenduaren 13an egingo den elkartasun jardunaldira gonbidatu dituzte herritarrak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X