Zergatik jaitsi da % 30 dementzia kasu berrien intzidentzia tasa?
Gero eta urte gehiago bizi gara, eta dementzia izateko arriskua areagotu egiten da adinarekin, baina gero eta ikerketa gehiagok baieztatu dute, paradoxikoki, azken boladan Alzheimerraren eta antzeko beste nahasmendu batzuen intzidentzia hamarkadaz hamarkada murrizten ari dela, iragarpen guztien aurka. "Albiste zoragarria da. Gure bizimodua gero eta hobea delako gertatzen da hori", adierazi du Gurutz Linazasoro Gipuzkoako Poliklinikako neurologoak.
Ezintasunaren arrazoi nagusienetako bat da dementzia adinekoentzat, eta zama emozional eta finantzario bihurtzen da kasu gehienetan familientzat. Hainbat faktorek eragin dezakete, eta ohikoena Alzheimer gaixotasuna da, gaur gaurkoz, oraindik tratamendu eraginkorrik ez duena.
Nolanahi ere, ikerketa lan berri batek egiaztatu du dementzia duten 65 urtetik gorako pertsonen kopurua % 30 jaitsi dela azken 15 urteetan Estatu Batuetan. "Hemen orain arte % 20ko beherakada genuen, gutxi gorabehera, kalkulatuta", zehaztu du Linazasorok. Arrazoia zein den zehazki jakin ez arren, badirudi herritarren hezkuntza-maila handitzeak pisu handia duela. "Gaur egun, badakigu dementziaren arriskuaren % 40 ingurumen faktoreek eragiten dutela, eta faktore horiek aldatzea gure esku dago", nabarmendu du adituak.
Normalean, sintomak agertu baino urte batzuk lehenago hasten da kaltea buruan. Horregatik, neurologoak uste du garrantzitsua dela bizi ohitura onak izatea zahartze prozesua moteltzeko eta garuna sasoi onean mantentzeko.
Baina... Nola zahartu garun osasuntsu batekin? Hona hemen hainbat aholku:
Neurologian adituak adierazi duenez, pertsona batek Alzheimerra pairatzeko duen arriskua oso handia izan arren, bere bizi ohiturak hobetzen baditu, nabarmen murriztu dezake arrisku hori.
Hala, adierazi du gero eta nabarmenagoa dela modu osasungarrian jateak, ordu kopuru egoki bat lo egiteak edo beste pertsona batzuekin harremana izateak, adibidez, garuneko osasunari lotutako arazoak prebenitzeko balio dutela.
Halaber, osasun kardiobaskularra zaintzeak, bereziki tabakismoaren, ariketaren eta gorputz-masaren indizearen eremuetan, dementzia izateko arriskua gutxitzen duela uste du.
Ikerketa askoren arabera, gainera, informatika eta teknologia berriak lagungarriak dira oroimenaren galera ekiditeko: "Ordenadorearekin edo mugikorrarekin ibiltzea, adibidez, edo Interneten jardutea", azpimarratu du.
Medikuaren esanetan, "faktore horiek kontrolatzen baditugu, eta kontuan hartuta hezkuntza-mailak nabarmen egin duela gora, eta horri guztiari teknologia berriek izan dezaketen eragin onuragarria gehitzen badizkiogu... guzti hori oso estimulagarria da garunarentzat, eta dementzia izateko arriskua murrizten du".
Egun, jakin badakigu garuneko aldaketa patologikoak lehen sintomak nabaritu baino urte batzuk lehenago agertzen direla. Beraz, pertsona batek ondo trebatutako garuna badu, prozesu degeneratiboa beranduago helduko da. Horregatik, modu osasungarrian zahartzeak, garunaren osasuna ere bermatzea dakar.
Zure interesekoa izan daiteke
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.