Zubietako erraustegiaren gelditze prebentiboa eskatu dute milaka lagunek Donostian
Milaka lagun (3.000 pertsona, antolatzaileen arabera) bildu dira igande honetan Donostian, GuraSOS plataformak deituta, Zubietako erraustegiaren gelditze prebentiboa eskatzeko. Zurriolako itsas-pasealekuan "herri-babeserako hesia" irudikatuz bukatu dute mobilizazioa.
Talde ekologistek eta sindikatuek babestutako martxa 12:00ak pasata abiatu da Kursaaletik, 20 bat arraunlari buru zirela. Handik metro gutxira, 40 bat surflarik protestarekin bat egin dute.
Buelta eman ostean, manifestazioa Kursaalen ere amaitu dute, eta errustegiak 2020ko maiatzean egindako Arkaitzerrekaren isurketa irudikatu dute manifestariek. Bukatzeko, hainbat artistek Huntza taldearen "Olatu bat" abestia kantatu dute. Planetaren eta itsasoaren egoeragatik bereziki kezka adierazten duen abestia da.
GuraSOS plataformak agiria irakurri du salatuz "erraustegia botere-totem bat" bihurtu dutela. "Punta-puntako teknologia eta segurtasuna zituela esan ziguten, baina bi urte nahikoa izan dira erraldoiak lokatz-oinak zituela ikusteko", adierazi du.
Gainera, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiari eskatu diote "elkarrizketa abiatzeko, kontrol demokratiko eta gardena beharrezkoak baitira". "Ireki itzazue gazteluaren ateak", bukatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita
Atxiloketa larunbat goizaldean egin zuen Ertzaintzak. Patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu zituzten, eta ertzain-etxean dituzte epailearen aurrera eraman arte.
Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute sute baten ondorioz, Ordizian
Elkarte baten tximiniak su hartu ostean, bizilagun batzuk etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua. Inor ez da zauritu.
Primitivak hiru milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Bizkaian
Sariaren zenbatekoa bi zatik osatzen dute: 2.422.493,36 euro, kategoria bereziari dagozkionak, eta horiei 1.113.371,22 euro gehitu behar zaizkie, lehenengo kategoriakoak (sei asmatutakoak), aurreko zozketetan ez baitzegoen asmatzailerik kategoria horretan.
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.