TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak sortu dira BI-10 errepidean, Bilbo eta Barakaldo parean bi istripu izan baitira

Bilboko istripuaren ondorioz, errei bat itxi dute Irunerako noranzkoan eta hiru kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Halaber, Max Center parean izandako ezbeharra dela eta, bi errei itxi dituzte. 

bilbo ilarak trafikoa

Istripuaren lekua, BI-10 errepidean. Argazkia: @trafikoaEJGV

Goiz korapilatsua izaten ari da BI-10 errepidean, Bilbo eta Barakaldo parean bi istripu direlako gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Lehen istripua San Mames tunelaren parean izan da. Auto batek istripua izan du eta ilarak sortu dira Donostiara bidean. 

Errepide berean, Max Center parean (Barakaldo), beste istripu bat gertatu da eta bi errei itxi behar izan dituzte. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira. 

Istripua N-1 errepidean

Bi txapa istripu gertatu dira gaur goizean, N-1 errepidean, Villabona parean, eta horrek ilara luzeak eragin ditu Irunera bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharren ondorioz, erreietako bat itxi dute Irunerako noranzkoan. Istripu horien ondorioz eta goizeko lehen orduan errepide horretan izan ohi den trafikoa astuna dela eta, lau kilometrorainoko ilarak sortu dira.

Ezbeharra izan duten hiru ibilgailuak erretiratu ondotik, zirkulazioa ohikora itzuli da, 09:00ak aldera. 

Zure interesekoa izan daiteke

SUTEA EZKARAI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Larrialdi zerbitzuek lanean dihardute Ezkarain bost pertsona ebakuarazi dituen sutea itzaltzeko

Ostegun gauean Ezkaraiko Ayabarrena auzo inguruan piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen du, eta jada 105 hektareari suntsitu ditu. Errioxako Gobernuak emandako lehen hipotesien arabera, inguruan izandako ekaitzaren tximista batek jota piztu da sutea. Sutearen bilakaerak prebentzioz bost pertsona Ayabarrenatik ateratzera behartu ditu, eta larrialdi-taldeek lanean jarraitzen dute suaren hedapena gelditzeko.

Aralarko Larreak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Belarrak hazteari utzi dio Aralarren, eta abeltzainak arduratuta daude

Aralarren zelaiak lehorrak daude eta egoera kezkagarria da abeltzaintzarako, hezetasun faltagatik belarrak hazteari utzi baitio. Gaur egun, 16.000 ardi, 1.100 behor, 1.200 behi eta 400 ahuntz inguru elikatzen dira larre hauetan. Mendian baliabiderik gabe geratuz gero, kontingentzia-planak aztertuko dituzte. Egoera honek kolpe ekonomiko handia dakar lehen sektorearentzat, eta jada ondorio zuzenak izaten ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X