Euskadik ospe gastronomikoa indartu du: hiru izar dituzten jatetxe guztiak mantendu egin dira eta beste lau Michelin gidan estreinatu dira
Michelin 2026 Gidak Euskadiko lau jatetxe berri ditu orain, eta iazko sari guztiak mantendu ditu, baita hiru izarreko lau jatetxeak eta bi izarreko bi jatetxeak ere.
Bakea (Mungia), Islares (Bilbo), La Revelia (Zornotza) eta Itzuli (Donostia) euskal jatetxeek lehen Michelin izarra jaso dute, gida ospetsuak Malagan egin duen galan. Bakeak, gainera, Izar Berdea jaso du, gastronomia jasangarriarekin eta tokiko produktuen erabilerarekin duen konpromisoagatik.
Euskadik, lau establezimendu horiez gain, iaz lortutako gainerako sariei eustea lortu du. Horrela, hiru izar dituzten lau jatetxeak hauek dira: Arzak, Akelarre, Azurmendi eta Martin Berasategi; bi izar dituzten bi jatetxe: Amelia eta Mugaritz; eta izar bat duten 20 jatetxe.
Bestalde, lau euskal jatetxek jaso dute Izar Berdea jasangarritasunaren alde egindako apustuagatik: Bakea, Garena (Dima), Ama (Tolosa) eta Hika (Amasa-Villabona).
Jesus Vazquez aurkezleak hiru Michelin izar zituzten 16 jatetxeetako sukaldariak oholtzara deitu zituen, tartean Pedro Subijana, Elena Arzak, Eneko Atxa eta Martin Berasategi. Aurkezleak nabarmendu zuenez, "hiru izar lortzea zaila bada, horiei eustea are zailagoa da", sukaldari horien lorpen handia azpimarratuz.