ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraio publikoaren gaineko deskontua 2023an ere mantentzea "arduragabekeria" dela uste du Eneko Goiak

Gaur egun garraio publikoan aplikatzen den % 50eko deskontua datorren urte osoan egongo da indarrean Gipuzkoan. Espainiako Gobernuaren erabakiaren zan egon gabe hartu du erabakia Gipuzkoako Garraio Agintaritzak. Donostiako Udalarekin "desleial" jokatzea egotzi dio PSE-EEri.
Eneko Goia Euskadi Irratian
Eneko Goia Euskadi Irratian. Argazkia: Euskadi Irratia

Garraio publikoari gaur egun aplikatzen zaion % 50eko deskontua datorren urte osoan egongo da indarrean Gipuzkoan. Horrela erabaki zuen atzo Gipuzkoako Lurralde Agintaritzak Espainiako Gobernuak egingo duenaren zain egon gabe.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, beherapen hori luzatzea "arduragabekeria" dela adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak eta PSE-EEri leporatu dio Donostiako Udalarekin "desleial" jokatzea. "Gipuzkoako Foru Aldundia, garraio arloan behintzat, Donostiaren aurka egiten ari da", nabarmendu du. 

Donostiari dagokionez, 10 milioi euroko kostua izango du garraio publikoaren deskontua 2023. urtean mantentzeak Eneko Goiaren arabera. Gauzak horrela, % 50eko beherapen hori nola ordaindu behar duen argitu behar dela iritzi dio, izan ere, ez Espainiako Gobernuak, ezta Eusko Jaurlaritzak ere ez dute beren jarrera definitu oraindik. Kostu hori Udalak bere gain hartu beharko balu, hainbat zerbitzu hobetzea ezinezkoa izango dela onartu du alkateak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X