Adineko pertsonen ia erdia eta gazteen % 100a noizbait diskriminatuta sentitu da adinagatik
Nire begien distirak ez du adinik, ez itzali lelopean, Agenda Nagusik, adineko pertsonekiko parte-hartze publiko-soziala sustatzen duen programak, belaunaldien arteko foro bat burutu du edadismoaren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur, osteguna, Bilbon egindako agerraldian gogorarazi duenez, "edadismoa, adinaren arabera, pertsonak kategorizatzen eta banatzen dituen diskriminazio mota bat da, zeinak
kalteak, desabantailak edo bidegabekeriak eragiten dituen, eta, aldi berean, belaunaldien arteko elkartasuna kaltetzen duen".
Programan parte hartu duten adinekoen % 48k adierazi du noizbait diskriminatuta sentitu dela adinagatik; baita gazteen % 100ak ere. Horregatik, Nagusi 2022 Agendak "paternalismoen, sentsazionalismoaren edo estereotipo mugatzaileen kontakizun berri bat eraikitzea" du helburu, eta, horrez gain, "elkarlanean, edadismoari aurre egiten eta gizartea sentsibilizatzen lagunduko duten ekimenak burutzea bilatzen du, inolako begiradarik ez itzaltzeko".
Agenda Nagusi Euskadin partaidetzaren eta elkarlaneko gobernantzaren kultura sendotzera bideratua dago. Aurtengo programan, belaunaldien arteko hamar foro garatu ditu, eta honakoa hamaikagarren eta azkena izan da. Helburua, alde batetik, egungo gizarte-ereduan nagusi diren balioen inguruko hausnarketa egitea izan da, baita horiek belaunaldiei nola eragiten dieten aztertzea. Bestetik, "kasuistikak" identifikatzea; hau da, Euskadin, hainbat esparrutan (lana, etxea, gizartea, ekonomia, osasuna, irudia eta komunikabideak), adinagatiko diskriminazio-egoerak identifikatzea.
300 profil ezberdinetako heldu zein gaztek hartu dute parte topaketetan: komunikabideetako eta beste sektore ekonomiko eta sozial batzuetako profesionalek; Arabako landa-inguruneko emakumeek; Hirugarren Sektore Sozialeko ordezkariek edo enpresa pribatuko pertsonek. "Hausnarketa prozesu bateratua izan da, estereotipoak, aurreiritziak eta pertsonen adinaren araberako diskriminazioak aitortu, aztertu eta borrokatzeko", azaldu du Artolazabalek.
Agenda Nagusiko koordinatzaileak, Beatriz Gázquezek, foroetan argitara eman diren estereotipoetako batzuetan sakondu du. Adibidez, gazteek zahartzaroa "hauskortasunarekin, gaixotasunarekin edo zaintzarekin" lotzen dute. Adinekoak "serioak, kontserbadoreak, tradizionalak edo aspergarriak" direla uste dute, baina baita "esperientzia eta ezagutza handiagoa dutenak" ere. Adinekoek, berriz, gazteak "berekoiago eta indibidualistagotzat" hartzen dituzte, baita "arduragabeagotzat" ere. Horrekin batera, "egun osoa mugikorretik eta sare sozialetatik zintzilik" daudela diote. Hala ere, gazteak "alaiagoak" direla uste dute.
Programaren aurreko edizioetan bezala, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak prozesuan zehar jasotako ekarpenekin edadismoaren aurka borrokatzeko hainbat ekintza eta ekimen egingo ditu. Gaur bertan komunikabideetan eta sare sozialetan sentsibilizazio-kanpaina jarriko da martxan. Sailburuak azaldu duenez, "adinaren inguruan dauden ideiak, aurreiritziak eta estereotipoak ilustratu eta adibide gisa jartzeko balioko du".
Zure interesekoa izan daiteke
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.