indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, autobusean emakume bati sexu ukituak egiteagatik

Igandean atxilotu zuten 39 urteko gizona, eta gaur geratu da Gasteizko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.

Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, sexu askatasunaren aurkako ustezko delitu batengatik, Arabako hiriburuan autobus batean aurreko eserlekuan zihoan emakumeari sexu ukituak egin ondoren.

Igandeko azken orduan, Ertzaintzako zenbait kide Gasteizko geltokira hurbildu ziren, bertara iritsi zen autobus bateko bidaiari bati gizon batek ustez sexu ukituak egin zizkiola esanez jasotako abisuari erantzunez.

Agenteak biktimarekin eta lekukoekin harremanetan jarri ziren, eta gertakarietan nahasitako pertsona identifikatu eta sexu eraso delitua leporatuta atxilotu zuten.

Ertzain etxean eginbideak amaitu ondoren, gaur jarri dute atxilotua Gasteizko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X