ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru haur arin zauritu dira Artazun, eskolara zihoan mikrobus bat iraulita

Istripua 09:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, 10 bidaiari zeramatzan eskola-ibilgailua bidetik atera, eta NA-7040 errepidean irauli denean, Gares inguruan.
Istripua izan duen ibilgailua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Hiru haur zauritu dira Artazun, eskola-garraiorako mikrobus bat iraulita

Hiru adingabe arin zauritu dira eskola garraiorako mikrobus bat iraulita Artazun, Gares inguruan (Nafarroa), eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.

Foruzaingoaren arabera, 08:45ean gertatu da ezbeharra. Hamar bidaiari zeramatzan eskola-mikrobusa bidetik atera, eta irauli egin da NA-7040 errepidean, Artazu parean. Ondorioz, hiru adingabe zaurituta eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate ospitalera. Zauri arinak dituzte.

Mikrobusean zihoazen gainerako bidaiariak onik atera dira, gidaria eta zaintzailea barne.

Suhiltzaileak, bi anbulantzia medikalizatu eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira. Foruzaingoa istripua nola gertatu den ikertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X