loiuko aireportua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko aireportuak 14 milioi euroko inbertsioa izan duen bulego-eraikin berria estreinatu du

Modu horretan, aireportuko langileen zati handi bat bulego berrietara lekualdatuko da, eta terminaleko 3.700 metro libratuko dira, hegazkineratze gune handiagoa eskainiz.
Bilboko aireportuak bulego-eraikin berria estreinatu du. Argazkia: EFE
Bilboko aireportuak bulego-eraikin berria estreinatu du. Argazkia: EFE

Bilboko Aireportuak bloke teknikoa deritzon bulego-eraikin berria estreinatu du, non aireportuko hainbat erakunde eta enpresen lantokiak egongo diren. Proiektuak 36 hilabete iraun ditu, 14 milioi euroko inbertsioa suposatu du guztira eta 3.700 metro baino gehiago libre uztea ahalbidetuko du. Horrela azaldu dute gaur, osteguna, Ivan Grande Bilboko Aireportuko zuzendariak eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eraikinaren aurkezpenean. 

Aenako langileak, segurtasun langileak, zaintza pribatukoak eta handling agenteak, aurrerantzean, terminalaren mendebaldean dagoen bulego berrietan egongo dira. Denis Itxasok azpimarratu du jarduera horiek "terminalaren oso leku esanguratsua" hartzen zutela, eta, beraz, eraikin berri horrekin beste 1.500 m2 aprobetxatuko direla, bidaiarien hegazkineratze gunerako. 

Eraikuntzaren kostua 12,4 milioi eurokoa izan da, ostera, ekipamendu guztia kontuan hartuta 14 milioi euro ingurura igo da inbertsioa.

"Euskal aireportuek gero eta bidaiari, helmuga eta lotura gehiago dituzten honetan, uste dut eraikin honek argi uzten duela gobernuko Garraio Ministerioak euskal aireportuen alde egin duen apustua, eta, zehazki, Bilbokoarekin egin duena, nazioarteko aireportua eta aireportu nagusia izanik", gaineratu du Itxasok.

Eraikinaren ezaugarriak

Bost solairutan banatuta dago, eta 7729,6 metroko azalera du guztira. Langileentzako aparkaleku bat du, eta, ondorioz, plaza gehiago izango dituzte bidaiariek terminalaren aurreko aparkaleku nagusian.

Komunikazio-modulu batez lotuta dauden bi eraikinek osatzen dute bloke teknikoa. Modu horretan, eraikina lursailera egokituta dago eta lur-mugimenduak eta ingurumen-inpaktua murrizten dira.

Era berean, sistema zentralizatu digital batekin eta mugimendu-sentsoreekin funtzionatzen duen LED argiztapena du, Aenak 2026an bere aireportuetan autohornidura osoa energia berriztagarrietatik lortzeko konpromiso jasangarriaren hildotik.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X