Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Villavesako bidaia anitzeko txartelak % 50ean urtarrilaren 1etik aurrera

Garraio publikorako Estatuak emandako % 30eko hobariaz baliatu ahal izateko beharrezkoa zen % 20ko hobaria bere gain hartzea adostu du Iruñerriko Mankomunitateak. Hala Villabesako erabiltzaileek % 50erainoko deskontua izango dute.
Villavesaren autobus bat. EITB Media.
Villavesaren autobus bat. EITB Media.

Iruñerriko Mankomunitateak Estatuaren ekarpena osatzea erabaki du gaur goizean egindako premiazko Batzar Nagusian, eskualdeko garraio publikoko txarteletan % 50eko beherapena ahalbidetzeko.

Iruñerriko Mankomunitateak -eskualdeko hiri garraioaren arduradunak- gogorarazi du joan den astearteko Errege Lege Dekretu batek hiri garraioaren prezioaren % 30eko hobaria aurreikusten duela 2023ko lehen seihilekoan, betiere toki erakundeek % 20ko hobari gehigarria adosten badute. Hain zuzen ere, % 20ko ekarpen hori da gaur onartu dena, eta, beraz, % 50eko hobaria lortu ahal izango da Villavesaren tarifetan. Bidai anitzeko txartelei eragingo die, bidai bakarrekoek ez baitute beherapenik izango.

2023ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko den % 20ko ekarpen osagarri horrekin, tarifen beherapen gehigarria 1,7 milioi eurokoa izango da; horietatik 1,1 milioi Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu eta 0,6 milioi udalek. Estatuko gobernuak emandako % 30ak, gainera, 2,5 milioi euroko diru-sarrera gehigarria ekarriko du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X