532 ikaslek bederatzi hilabeteko prestakuntza hasi dute ertzain edo udaltzain bihurtzeko
532 ikaslek bederatzi hilabeteko prestakuntza hasi dute gaur, gehienak ertzain eta Bilboko udaltzain izateko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusi Andres Zearretarekin batera, Euskal Poliziaren hurrengo promozioaren hautaketa- eta prestakuntza-ikastaro berria inauguratu du gaur goizean Arkautin.
Ia % 30 (159) emakumeak dira, eta ikasleen % 77 18 eta 33 urte bitartekoak. Gehienak, % 63,9, Bizkaian bizi dira, % 18,6 Gipuzkoan eta % 1,2 Araban. Bestalde, hamarretik zazpik B2 edo C1 euskara-maila egiaztatu dute.
Xedeei dagokienez, gehienek (402 pertsona, % 75,5) ertzain izateko helburuarekin ekin diote prestakuntzari. Gainerako 130 pertsonak oposizio-lehiaketara plazak atera dituzten 27 udaltzaingoetako batean sartuko dira, eta Bilboko Udala izan da plaza gehien eskaini dituena, 60 hain zuzen ere.
Erkorekaren arabera, "kopuru horiek agerian uzten dute belaunaldien arteko erreleboa burutzen ari direla Ertzaintzan eta Euskadiko udaltzaingoetan, gero eta gazte, prestatu eta euskaldun gehiago sartzen diren polizietan".
Horrela, gaurtik aurrera eta datozen bederatzi hilabeteetan, Euskal Poliziako 532 hautagai berriek prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute ertzain eta udaltzain izateko.
Prestakuntza fasea gainditzen dutenek diploma lortuko dute, eta 12 hilabetez hasiko dira behin-behineko plaza lortu duten Euskal Poliziako kidegoetan praktikak egiten.
Ordaindutako praktikak izango dira, eta arrakastaz gaindituz gero, agenteak karrerako funtzionario bihurtuko dira behin betiko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.