Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motorzale bat hil da N-240 errepidean, Itza parean, izandako trafiko istripuan

LAB sindikatuak ohar batean adierazi du in itinere istripua izan dela, beharrera bidean gertatu baita ezbeharra. Motorra errepidetik atera da, eta gidaria, 58 urteko irurtzundarra, hil egin da.
Motorzale bat hil da N-240 errepidean. Argazkia: Foruzaingoa
Motorzale bat hil da N-240 errepidean. Argazkia: Foruzaingoa

Motor-gidari bat hil da goizean Itzan (Nafarroa), N-240 errepidean, izandako trafiko istripuan.

06:50ean gertatu da istripua, Foruzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Motorra errepidetik atera da, eta gidaria, 58 urteko irurtzundarra, hil egin da.

LAB sindikatuak ohar batean adierazi du in itinere istripua izan dela, beharrera bidean izan baitu ezbeharra.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X