Ekarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zupiria: "Espainiako sistema judiziala huts nabarmena egiten ari da hizkuntza aniztasuna zaintzeko orduan"

Epai bat tarteko, Arkautik B2 maila egiaztatu ez zuten udaltzainak onartu beharko dituela eta, Hizkuntza Politikako sailburuak ez du erabakia aztertu nahi izan, baina gogorarazi du Europak "hainbatetan salatu duela Espainiako justiziak ez dituela herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen".
Bingen Zupiria, elkarrizketaren une batean.
Bingen Zupiria, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EITB Media

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak kritikatu duenez, "Espainiako sistema judiziala huts nabarmena egitean ari da Estatuan dagoen hizkuntza aniztasuna zaintzeko konpromisoan eta hizkuntzaren normalizazio prozesuan hartu beharreko arduretan".

Radio Euskadiren "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketa batean, euskarari buruz Gasteizko epaitegi batek hartu berri duen erabakiaz mintzatu da Jaurlaritzako eleduna ere badena. Epaile horrek aginduta, Arkautiko akademiak euskararen B2 maila egiaztatu ezin izan zuten udaltzainak onartu beharko ditu. 

Zupiriak ez du epaia aztertu nahi izan, "interpretazio juridikoen ika-mikan" ez sartzearren, baina "gutxitan aipatzen den gaia" izan du hizpide. Gogorarazi duenez, Europako hizkuntzen gutuna sinatu duten estatuek badute konpromisoa hizkuntza eskubideak bermatzeko, eta erakundeak urtero egiten du konpromiso horien betetze mailaren inguruko analisi bat. Txosten horietan "hainbatetan" ebatzi dutenez, "Espainiako justiziak ez ditu herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen".

Sailburuaren aburuz, gizarteak "hainbat neurri eta konpromiso hartu ditu hizkuntza arreta eta erabilera normalizatua" bermatzeko. Kontrata, Espainiako sistema judiziala "huts nabarmena" egiten ari da arlo horretan. "Badirudi botere judizialari ez dagokiola euskararen normalizazio prozesuan aritzea", salatu du. Horrek isla du, horren esanetan, "sistema judizialaren funtzionamenduan zein epaile askoren jarreran".  "Uste dut botere judiziala ezin daitekeela hortik kanpo geratu", gaineratu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X