Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sagarduik azaldu du deialdi berriak sindikatuekin adostuta zeudela

20230128114024_sagarduik-azaldu-du-deialdi-berriak-sindikatuekin-adostuta-zeudela_
18:00 - 20:00
Sagarduik azaldu du deialdi berriak sindikatuekin adostuta zeudela
Satse sindikatuak kritikatu du langileek EPE berri batera aurkeztu behar dutela aurrekoa oraindik ebatzi ez dutenean. Ildo horretan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du ez dituela protesta horiek ulertzen, gaurko deialdia sindikatuekin "adostuta" zegoelako.

Albiste gehiago gizartea

Beskoitze Ikastola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Beskoitzek ikastola berria izango du 2026-2027 ikasturtean

Egun dauden prefabrikatuetatik gertu, lursail bat erosi du Beskoitzeko Udalak eta bertako zati bat ikastolarentzat izango da. Herri Urratsen lortutako diruari esker eta Euskal Herri osotik iritsitako elkartasunari esker, Seaskak milioi bat euroko inbertsioa egingo du. Irailean lanak hasiko dira, eta hurrengo ikasturtean hasiko lirateke Beskoitze aldeko 50 haur inguru baldintza duinetan euskaraz ikasten.

osakidetza ambulatorio centro de salud osasun etxea gasteiz vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osakidetzak ordutegiak murriztu eta osasun-zentro batzuk itxiko ditu udan

Aldaketa horiek zentroen % 37ri eragingo diete. ELA eta CCOO sindikatuek udako plangintza kritikatu dute. Osakidetzaren egiturazko arazoek “bere horretan jarraitzen dutela” ziurtatu dute eta “benetako konponbideei heltzeko" negoziazio prozesua hastea eskatu dute.

Gehiago kargatu